Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
Fagor Taldeak 110.000 euro bideratuko ditu Oñatiko Oneko energia komunitatera
Hitzarmenaren bidez, Fagorrek Onekoren lehen proiektuaren garapena babestuko du. Proiektu horren bidez, Eltzia eraikinaren estalkiaren zati batean autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoa jarriko da martxan. Ekimena uztailaren 8an aurkeztuko da, Oñatiko Kultur Etxean egingo den saio ireki batean.
Fagor 2030 estrategiarekin bat
Fagorreko Jasangarritasun arduradun Aritz Otxandianok nabarmendu du energia komunitateek funtsezko zeregina dutela trantsizio energetikoa bizkortzeko eta komunitate sendoagoak eraikitzeko. Azpimarratu duenez, proiektu mota hauek gobernantza demokratikoagoa sustatzen dute eta bat datoz Fagor 2030 Jasangarritasun Estrategiaren helburuekin.
Era berean, gogorarazi du Fagorrek Debagoieneko energia komunitateak sustatzeko hartutako konpromisoaren baitan, eskualdeko biztanle bakoitzeko 10 euro bideratzea erabaki zuela. Onekorekin sinatutako hitzarmenak konpromiso hori indartu eta gizartearen erronkei erantzuteko tokiko ekimenak babesteko borondatea berresten du.
Fagorrek Debagoieneko energia komunitateak sustatzeko hartutako konpromisoaren baitan, eskualdeko biztanle bakoitzeko 10 euro bideratzea erabakia dauka.
Lehen proiektua martxan
Onekoko presidente Raúl García Díazen esanetan, Fagorren ekarpenak egitasmoari sendotasun ekonomikoa emango dio eta finantza-presioa murriztuko du. Gainera, funts hori oinarrizko baliabide gisa erabiliko da etorkizuneko proiektu berriak martxan jartzeko.
Onekok uztailaren 8an aurkeztuko du bere lehen energia-proiektua, eta aldi berean bazkide berriak erakartzeko izen-ematea irekiko du.
Fagorren ekarpenak egitasmoari sendotasun ekonomikoa emango dio eta finantza-presioa murriztuko du.