Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 2. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 3. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 4. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 5. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 6. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 7. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 8. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 9. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 10. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
Garaiak bere enpresa eta langileen ekarpena saritu du
Agenduan, ohikoa denez, “2017ko GARAIA SARIAK” banatzeko ekitaldia egin zen, Arrasateko Parke Teknologikoan eginiko jaiaren esparruan. Giro atsegin batean, GARAIA eraikinean kokatutako enpresa guztietako langileak egon ziren bertan.
Sari banaketaren sarrera Javier Vallsek egin zuen, Parke Teknologikoko lehendakariak, eta eskerrak eman zituen kide guztiek egindako ahalegin eta lanagatik, kokagune hau ekosistema aktibo eta ekintzaile bihurtzeko.
Sarietako lehena, “Pertsona dinamikoaren saria”, Saiolan, SAko Eskualde Garapeneko arduradun Angel Mari Etxaberentzat izan zen, GARAIA komunitate aktibo eta irekia izateko erakutsitako jarrera eta ahaleginagatik, non dinamismoa, parte hartzea, inplikazioa eta enpresen arteko lankidetza zerbait naturala den, pertsonen eguneroko jardueraren parte eta, ondorioz, eraikitzen ari garen komunitate handi honetako enpresen parte.
Horrez gain, urteko “Ekintzailearen saria” CIN Advanced System SL enpresako Txema Gallegoren eskuetara joan zen, bere lan egiteko modua aitortzeko, hainbat balio oinarritzat hartuta, hala nola ahalegina, borondatea, saiatzea eta, batez ere, ilusioa; gure ametsak errealitate bihurtzera bultzatzen gaituzten balio guztiak, lehentasunezkoak baitira enpresa proiektu berriak sortu eta garatzeko.
Amaitzeko, Arantza Uriarteri lore sorta eman zioten, bere lan bizitza MONDRAGON Korporazioari eskaini eta gero erretiroa hartu duelako.
Sariak 2016ko edizioko irabazleek banatu zituzten, hau da, Diego Ramirezek eta Jaione Martinezek, hurrenez hurren.