Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Galbaianek Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna ospatuko du
Aurreko urteetan bezala, Galbaian jabetza industrial eta intelektualeko agentziak, saio hibridoa antolatu du, presentziazkoa (edukiera mugatuarekin) eta modalitate telematikoa konbinatuz.

Programa hauxe da:
10:00 - Ongi etorria eta sarrera. Ismael Igartua, GALBAIANeko zuzendaria.
10:15 - “Patentatzea ez da garrantzitsuena”. Iñigo Irizar, HANDITUko bazkidea.
10:35 - “ETEek JI arloan dituzten erronkak”. Idoia Apraiz, GALBAIANeko JIko Kudeaketa Estrategikoaren arduraduna.
10:55 - “JIa eta BIOLAN”. Arrate Jaureguibeitia, BIOLANeko Innovation Managerra.
11:15 - “JIa Euskadin”. Alaitz Landaluze, INNOBASQUEko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendaria.
11:35 - Mahai-ingurua eta galderen txanda.
Jardunaldiaren amaieran Galbahe 2021 Saria banatuko da, urteko asmatzaile onenari.
Izena emateko epea apirilaren 22an bukatuko da.
Izena emateko esteka: https://labur.eus/qqAGm