Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
GALBAHE Saria apirilaren 26an banatuko da
GALBAIAN, Jabetza Industrialeko Agentziak urteko asmatzaile onenari GALBAHE Saria emango dio, GARAIAn egingo den jardunaldiaren testuinguruan.
Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek arlo honekin erlazionatutako pertsona esanguratsuak bilduko ditu apirilaren 26rako antolatu duen Jardunaldian, gai honen inguruko ikuspegi eta erronkak elkarbanatzeko helburuarekin. GARAIA Parke Teknologikoko H-ENEA Living Lab-eko Exploratorium-ean izango da hitzordua.
Jardunaldian zehar azken urteko asmatzaile onenak GALBAHE 2018 Saria jasoko du.
“Jabetza Industrial eta Intelektualarekin balioa sortzen: begirada ezberdinak”
Egitaraua hauxe izango da:
- 10:00 Ongi etorria eta sarrera
- 10:15 Jabetza Industrial eta Intelektualarekin balioa sortzen: begirada ezberdinak
- Nerea Aranguren, IK4-IDEKO-ko Zuzendari Gerentea
- Susana Simón, INGETEAM POWER TECHNOLOGY S.A.-ko Zaintza Teknologikoaren Arduraduna
- Aitziber Aranburu, TECNALIA VENTURES S.L.-ko Jabetza Industrialeko Arduraduna
- Nerea Bilbao, SENER-en I+G+B-ren Kudeatzailea
- Itziar Uribe, INNOBASQUE-ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikak saileko Proiektu Arduraduna.
- 11:30 Jabetza Industrial eta Intelektualarekin balioa sortzen: hizlariekin mahai-ingurua
- Jabetza Industrial eta Intelektuala errentagarri bihurtzen al dugu?
- Zer ari gara ondo egiten?
- Zertan eta nola hobetu behar dugu?
- 12:00 GALBAHE 2018 saria ematea
- 12:15 Agurra eta aperitiboa
Izen ematea: doakoa, baina izen ematea beharrezkoa da apirilak 24a baino lehen. Leku mugatua. Izena emateko jarri kontaktuan Ainhoa Barreirorekin (abarreiro@galbaian.com; tel. 943253950).