Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Elena Zarraga da Gaia Cluster-eko lehendakari berria
Zarraga izango da Gaia Clusterreko lehenengo emakumezko lehendakaria. Gaur egun, 311 enpresa batzen dira Gaian eta 20.000 pertsona enpleatzen ditu.
LKS Next-eko zuzendari nagusi den Elena Zarraga aukeratu dute Gaia Cluster-eko lehendakari gisa. Gaia, jakintza industrien eta teknologia aplikatuen elkartea da eta 20.528 langile batzen ditu, 300 enpresa ingurutan banatuta. Elena Zarragak Jose Echezarreta ordezkatuko du, bi urtetarako izendatua izan da eta luzatu daiteke presidentzia beste bi urtez.
Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea da GAIA. Sektoreko garrantzitsuenek osatzen dute. Elkarlaneko berrikuntzan erreferente izateko asmoa du erantzun lehiakorrak osatu eta abian jarriz. Hauek ezagutza eta teknologian oinarritukoak dira, hala nola aholkularitza, ingeniaritza, elektronika, informatika, telekomunikazio eta gamifikazioan.