Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ikerketa zentro teknologikoa
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
FLL Euskadi MONDRAGONek banatu ditu bere sariak
Antolatzaileak Innobasque, Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGON Korporazioa, eta FLL Euskadi MONDRAGONeko kolaboratzaile zein babeslea nagusiek; Laboral Kutxa, ULMA, Fagor Taldea, Ikerlan, Maier, Batz, Ausolan, Erreka, Arrasateko Udala, Athlon eta Dominion enpresa eta erakundeek bat egin zuten atzo, aurtengo edizioko talde irabazleen poztasunarekin. FLL Euskadi MONDRAGONen aurtengo edizioak kirolaren eta jokoaren arloetan berrikuntza proiektuak garatzeko aukera eskaini die gazteei, eta guztira 33 ikastetxetako 45 taldek parte hartu dute. Honako hau da FLL Euskadi MONDRAGONeko sarituen zerrenda.

Balioen saria: Aktibozu Arizmendi Ikerlan taldearentzat, Arizmendi Ikastola.

Gazteen saria: Arizmendi Ikerlan Hiru, Arizmendi Ikastola.

Entrenatzaile onenaren saria: Garikoitz Errasti (Pozon taldekoa)

Robotaren portaeraren saria: HAAS Oñati BHI taldearentzat, Oñatiko Zuazola Larraña Institutua.

Robotaren diseinuaren saria: Bermibot taldea, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea.

Berrikuntza Proiektuari saria: Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldea, Arizmendi Ikastola.

Proiektu onenari saria: Sanfitek taldea, Gernikako San Fidel Ikastetxea.
Ekitaldiaren argazki guztiak Hemen.
Ekitaldi nagusian Kai Nakai taldearen musika, ikastetxeekin konexioak eta beste hamaika sorpresa izan ziren. Gozatu ekitaldiarekin.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ikerketa zentro teknologikoa
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.