Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Finantzen Foroaren laugarren edizioa egin da
Arantzazuko Gandiaga Topagunean (Gipuzkoa) egin zen atzo MONDRAGONeko Finantzen Foroa. Arlo finantzarioan diharduten 100 bat pertsona batu ziren, eta finantzen arloko kontu ezberdinez jarduteko aukera izan zuten. Aurten, Foroaren izenburua izan da honako hau: "Kudeaketa Finantzarioa aldaketa garaian".
Belen Kortabarriak, MONDRAGONeko Kudeaketa Finantzarioko zuzendariak eman zion hasiera foroari. Hala gogorarazi zituen zeintzun diren finantzazio korporatiboaren estrategiaren jarraibide nagusiak. Errekurtso propioak, dibertsifikazio finantzarioa, arrisku finantzarioen gestio globala eta interkooperazioko baliabide eta fondoen egituraketa berriak izan zituen hizpide.
Belen Kortabarriaren ondoren, Bankinter-eko Ramon Forcadak eta Deloitte-ko Miguel Briones-ek hartu zuten hitza. Briones "Funtzio Finantzarioaren etorkizunaz" aritu zen.
Aldaketaren gestioa
Yoseba Jainagak Ausolaneko zuzendari orokorrak Ausolan Taldean burutzen ari diren aldaketa esperientziak aipatu zituen. Jainagak, besteak beste, gardentasuna, komunikazioa, dibertsifikazioaren aldeko apustua moduko kontzeptuak aztertu zituen.
Iñigo Ucinek ere hartu zuen hitza. MONDRAGONeko presidenteak gaur egungo gizartean gertatzen ari diren aldaketak izan zituen hizpide, globalizazioak eragiten dituen aldaketak eta etengabeko transformazio prozesuak, bai produktu, bezero, sektore eta merkatuetan. "Arrisku horiei aurre egiteko dibertsifikazioa ezinbestekoa da" esan zuen MONDRAGONeko presidenteak.
Ekitaldiari Pilar Jericok eman zion hitza. Negozio eskolako irakaslea da eta konferentzia ugari eskaintzen ditu.