Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
Ezkutuko ekonomiak etxeko zaintzan aritzen diren langileen kolektiboan duen eraginaz jabetuta (%90 baino gehiago emakume etorkinek osatzen dute), Fagor Taldeak eta Bihar S.Coop-ek benetako irtenbideak proposatzen dituzte, langileei zein zaintza zerbitzuak behar dituzten familiei mesede egingo dietenak.
Hobarien programa aitzindaria
Proiektua eraginkortasunez gauzatzeko, Fagor Taldeak, ingurune sozialarekiko konpromisoaren misioa betez, kapital ekarpen garrantzitsua egin dio Duinduz proiektuari: bi urtean 300.000 euro bideratuko ditu gizarte funtsetik, urten 150.000 euro. Inbertsio horri esker, hobarien programa bat jarri ahal izango da martxan, Fagor Taldeko kide diren familiei eta Debagoienan bizi direnei mesede egiteko.
Zehazki, Fagor Taldeak konpromisoa hartuko luke hilean 380 euroko ekarpen ekonomikoa egiteko zerbitzu horiek erabiltzen dituzten familientzat. Aurreikuspenen arabera, egindako ekarpenekin, Fagorrek fase honetan 200 familia inguru babestuko lituzke. Ekimen honek, familien finantza-egoera arintzeaz gain, zaintzaileen ongizatea hobetzen lagunduko du, bidezko konpentsazioa eta beren lan baliotsuagatik errekonozimendua jasoko dutela bermatuz. Bestalde, Bihar S.Coop-ek etxean zaintzeko zerbitzu pertsonalizatua eta profesionala bermatuko du, pertsonei eta familiei erabat egokituta.
Ezkutuko ekonomiaren inpaktuari aurre egitea
Euskal Autonomia Erkidegoan, sektore horretako langileen % 27k ez du kontratu formalik, eta horrek lan-baldintza prekarioak eta informalak ezartzen ditu. Etxeko laguntzan ikuspegi espezializatua hartzean, Fagor Taldearen eta Bihar-ren arteko lankidetzak langile horientzako lan baldintza zuzen eta egokiak ezartzea bilatzen du, errespetu eta balorazio pertsonal bidezko giroa sustatuz.
Informazio-gunea
Proiektua xehetasun handiagoz azaltzeko, zalantzak argitzeko eta familiei egindako hobari-eskaerak erregistratzeko, Bihar-ek, maiatzaren 8tik aurrera, informazio-gune bat irekiko du Arrasateko Olarte kalean. 944 582395 da telefono-zenbakia eta ordutegi hau izango du:
- Astelehen, astearte eta asteazkenetan: 10:00 - 14:00
- Ostegunetan: 17:00 - 20:00