Irakurriena
- 1. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 2. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 3. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 4. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 5. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 6. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 7. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 8. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 9. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 10. “Abentura zirraragarria izan da”
Fagor herrigintzak aukeratu ditu lagunduko dituen proiektuak
Bada, IPDK heziketa eta kooperatiba sustapenerako zein interes publikoko beste helburu batzuetarako fondotik eratorritako 120.000 eurorekin lagunduko ditu Fagor Taldeak hiru gizarte eragile Fagor Herrigintza programaren bidez. Urtero abiaraziko litzateke ekinbidea. Hain zuzen ere, euskal gizartetik sortutako ekimenak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko lankidetza programa da Fagor Herrigintza, aurten abiarazirikoa. Haren bidez, Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun propioa eta berritzailea ematea helburu duten proiektuak bultzatu nahi ditu Fagor Taldeak.
Guztira 38 proposamen
Horretarako, deialdi publikoa egin zen interesa luketen eragileek euren proiektuak aurkeztu zitzaten. Orotara, 38 proposamen jaso ziren, eta, aurrez iragarririko irizpideen araberako balorazioa egin ostean, puntu gehien zituzten zortzi eragileak pasa ziren Fagor Taldeko kooperatibetako kideen parte hartzerako abiaraziriko bozka fasera -sektore desberdinetan diharduten zortzi kooperatibek osatzen dute Fagor Taldea-.
Bazkideek izan dute azken hitza. Eurek esan dute ze hiru proiektu lagundu behar lituzkeen Fagor Herrigintza programak
Oro har, Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduraduna “pozik” azaldu da Fagor Herrigintza lankidetza programaren estreinako edizioak izandako harrerarekin: “IPDKren banaketa sistema berrantolatu dugu Fagor Herrigintza lankidetza programa abiaraziz. Zerbait berria zen, eta, beraz, ez genekien nolaka harrera izango zuen. Elkarte askok erakutsi du parte hartzeko interesa, eta proposamen ugari jaso ditugu, era askotakoak. Pozgarria da hori”. Gainera, Fagor Taldeko kooperatibetako kideen parte hartzean sakontzeko aukera eskaini du Fagor Herrigintza lankidetza programak.
“Bazkideek izan dute azken hitza. Eurek esan dute ze hiru proiektu lagundu behar lituzkeen Fagor Herrigintza programak. Garrantzitsua da parte hartzerako bide berriak sortzea”, azaldu du. Komunitatearekin konprometiturik Fagor Taldeak urteko irabazien %12 bideratzen du gizarte ekimenetara. “Komunitatetik sortu zen Fagor, komunitatearen alde jarduteko. Eta berdinean dihardu. Gizartearen auto-eratzean sinesten du, eta, beraz, baliabideak jartzen dabil etorkizuna hobetzeko lanean dabiltzan eragileek haien jardunarekin segi dezaten. Bide horretan sortu da Fagor Herrigintza lankidetza programa”, argitu du Iraunkortasun arduradunak. 2021ean, osotara, 1,13 milioi euro baino gehiago bideratu zituen Fagor Taldeak gizarte ekimenetara. Hainbaten artean, Gizabidea Fundazioa, Debagoiena 2030, Mundukide Fundazioa, Errigora, Bizipoza eta Gureak lagundu zituen kooperatiba taldeak.