Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Fagor Etxetresnetako 215 bazkide MONDRAGONeko beste kooperatiba batzuetan birkokatu dira dagoeneko

Gaur-gaurkoz, Fagor Etxetresnetako 215 bazkide Korporazioaren beste kooperatiba batzuetan ari dira lanean dagoeneko. Horrenbestez, Korporazioak enpleguarekin duen konpromiso irmoa gauzatzen ari da, Fagor Etxetresnen konkurtso aurrekoa deklaratu zenetik hilabete doi pasatu denean dagoeneko 200 bazkide baino gehiago birkokatzea lortu baita.
Halaber, batez ere taldeko Industria arloko kooperatibek erantzun ezin hobea eman dute Fagor Etxetresnen krisiaren ondorioz enpleguan gertatutako soberakinei lanpostuak eskaini eta irtenbidea emateko, eta datozen sei hilabeteetan 500 birkokapen gehiago egin daitezkeela azaltzen duen plan bat zehazten ari dira. Gainera, Banaketa arlotik etorriko den esfortzu gehigarria zehazteko dago, eta lagungarria izango da arlo honek ere bazkideak hartzeko duen gaitasuna.
Horrez gain, Lagun-Aro EPSVko gaur egungo araudiaren arabera, aurreikusten da Fagor Etxetresnetako kolektiboan erretiro aurreratua hartu dezaketenen taldean 300 pertsona daudela.
Korporazioak, horrenbestez, kooperatiben arteko elkartasunean oinarritutako erantzuna eman nahi dio enpleguaren arazoari, birkokapenen eta aurretiko erretiroen bitartez, eta, horrela, datozen hilabeteetan irtenbidea eskaini nahi dio 1.000-1.200 pertsona inguruko kolektibo bati.
Kudeaketa koordinatua
Korporazioa buru-belarri ari da lan egiten, Lagun-Aro EPSVren, Enplegu Bulego Korporatiboaren, Fagor Etxetresnen eta gainerako kooperatiben bitartez koordinatuta.
Gaur egun aukera guztiak baloratzen ari dira, bai aldi baterakoak bai behin betikoak, Fagor Etxetresnen krisiaren ondorioz soberan geratu den enplegua betetzeko aukerak sortzen laguntzeko.
Iraganak abalatzen du Korporazioak enplegua sortzeari dagokionez egindako bidea, eta bertan integratutako dibisio guztiek gaur egun ere ildo horretan jarraitzen dute. Gure kooperatibak askotariko sektore eta merkatuetan daude presente, eta hori bermea da epe ertain edo luzerako etorkizunean jarduera berriak eta, ondorioz, enplegu aukera berriak sortzen jarraituko dutela pentsatzeko. Gure negozioak beren merkatuetan lehiakorrak izatea berez albiste ona izaten da beti, eta are gehiago oraingo egoeran, Fagor Etxetresnetan soberan geratu den enpleguari irtenbidea emateko aukerak eskainiko direlako