Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Fagor Elektronika Txina 2012 elektronika azokan izan da
Martxoaren 20tik 22ra egin zuten azoka Shanghain. Azoka berria izan arren, mundu mailako elektronika osagarri diskretuak egiten dituzten ekoizle nagusiak elkartu ziren azokan.
Fagor Elektronikako erakusmahaira Shanghai eta Jiangsu eremuko automobil-industria, ordenagailuendako elikatze-iturri eta industriako egungo bezero guztiak joan ziren. Nabarmendu behar da LED argiztapen merkatuan liderra den enpresa baten bisita jaso zuela erakusmahaiak. Eremu geografikok honek iaz egitura eroaleen salmenten %18a izan zuen.
Ondoko berritasunak aurkeztu zituzten Fagorreko erakusmahaian:
- Korronte handiko tiristoreak, 40 ampere artekoak TO3P formatuan, gama altuko motor eta yateen pizte sisteman erabiltzeko.
- Korronte baxuko tiristoreak 1 Amp SOT23 3l formatuan, aire girotuko sistemaren erregulazio zirkuiturako.
- Top Glass teknologiarekin egindako diodo azkarrak, Diesel eta Gasolina bidezko kontrol elektronikoetarako.
- Smartphone eta Tablets-endako bateria kargatzaileendako ingurumen ziurtagiria duten gainazaleko muntaietako zubi zuzentzaileak.