Irakurriena
- 1. MONDRAGON: parekotasunaren bidean urratsak ematen
- 2. Goimekek Marteko konkistan hartu du parte
- 3. Ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren alde
- 4. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 5. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 6. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 7. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 8. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 9. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 10. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
Fabrikazio gehigarriaren aukerak industriaren alorrean

Negozio-aukera berriak identifikatzen lagunduko duten disrupzio teknologikoen etengabeko bilaketan murgilduta dabil sektore industriala gaur egun. Zalantza barik, fabrikazio gehigarria da esanguratsuenetako bat dauzkan aplikazio eta erabilera aukerengatik.
Testuinguru honetan, MONDRAGON Sustapen Zentroak, Loop negozio-eredu berrietan aditua den aholkularitza-enpresarekin batera, ‘Fabrikazio gehigarriaren aukerak industriaren alorrean’ izeneko jardunaldia antolatu zuen pasa den azaroaren 6an, Garaia Parke Teknologikoan.
Fabrikazio gehigarria negozio erreal eta finkatua bihurtzen ari diren aktoreen bitartez, jardunaldi honen helburua izan da MONDRAGONek eta bertan dauden kooperatibek erronka honi aurre egiteko moduak aztertzea.
Taldeko 14 enpresa ezberdinetako 20 bat lagun gerturatu ziren Garaiara.
Jardunaldian, Materialise eta Iddo enpresen eskutik, Europako 3D inprimazioan fabrikatzaile nagusiena, merkatuan kasu erreal gehien dituena eta sektore honetan aditua den MONDRAGONeko enpresa, hurrenez hurren, mundu mailako industrietan teknologia hauen inplementaziorako proposamenak modu egiaztagarrian aztertu ahal izan ziren.
IDDO-ri buruz: IDDO aholkularitza-enpresa teknologiko bat da, industriaren alorrean Fabrikazio gehigarriaren garapena bizkortzera bideratutakoa. Beren eskarmentuaz baliatuz, enpresen bidelagun dira teknologiaren barneratze-prozesuan, enpresa bakoitzaren beharrei egokitutako zerbitzu-sorta zabal bat eskainiz.
Materialise-ri buruz: Materialise-k hiru hamarkadako eskarmentua dauka 3D inprimatze-munduan. Software eta 3D inprimatze-zerbitzuen alorretan duen soluzio-sorta zabalaz baliatuz, 3D inprimatzearen bitartez industria-sektore anitzetan aplikazio berritzaileak sortzen ditu. Egoitza Belgikan dauka 2.000 enplegatu baino gehiagorekin, Europan eta Amerikan zentro industrialak eta sukurtsalak mundu osoan zehar. Materialise-k, sektoreko software-garatzaile talde handienarekin, mundu mailan 3D inprimatze instalakuntza-industrial handienetakoa dauka, Europako handiena.