Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Euspot lehiaketak "Zergatik lan egin kooperatiba batean?" aztertuko du
Aurkeztu da Euspoten edizio berria Euskadiko Kooperatiben Goren-kontseiluaren eraikinean.
Aurkezpenean antolatzaileak eta babesleak izan dira: Belen Balerdi, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusia; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Xabi Igoa, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio digitala ibilbideko koordinatzailea; Unai Elkoro, Aretxabaletako alkatea; Rober Gutierrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria eta Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna.
Aurtengoa, jada, 11. edizioa ospatuko da eta landu beharreko gaia da “ZERGATIK LAN EGIN KOOPERATIBA BATEAN?”. Hain justu ere, 2022ko edizio honetan Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren babesletza nagusia izango du. Euskadiko Kooperatiben erakunde nagusiak kooperatibismoa eta eredu kooperatiboaren balioak gazteengan hedatzeko saiakera egin nahi du Euspoten bitartez.
Ibilbide oparoa: 500 spot guztira Euskal Herri osotik
Ondo errotutako lehiaketa da Euspot eta orain arteko edizio guztietan 500 spot inguru jaso dira. Ez dago zalantzarik gaur gaurko gizartean ikus-entzunezkoen eragina izugarria dela eta horren ondorioz ikus-entzunezkoen formatuak interes izugarria eragiten duela, bereziki gazteen artean. Euspot, ordea, ez da soilik gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa, asko dira urteetan parte-hartu dutenen profila, jatorria eta interesa. Era berean, egokia da gogoraraztea irudimena eta sormena direla Euspot elikatzen duten iturri nagusiak. Hortaz, lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Adin eta maila guztietarako sariak daude-eta. 2021eko lehiaketa oso berezia izan zen, konfinamenduak eta alarma egoerak pare-parean hartu gintuelako. Baina, egoera oso berezia izan arren, izugarria izan zen jasotako lan kopuru handia.
Espero da lehiaketa Euskal Herri osora hedatzea, eta marka guztiak haustea. Eta ahalegin horretan, aurtengoa antolatzaileek Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua izango du bidelagun. Horrez gain, hainbat ikastola eta ikastetxetara hedatuko dituzte formazio saioak, bai bertatik bertarakoak zein telematikoak.
Aurtengo gaia: “Zergatik lan egin kooperatiba batean?"
Aurtengo spotak animatu behar ditu gazteak kooperatibismora gerturatzen eta kooperatibismoa balioan jartzea izan behar du helburu. Zerk bereiztu du kooperatiba bat eta kooperatiba ez den enpresa bat? Zergatik nahi duzu kooperatiba bat sortu edo kooperatiba batean lan egin? Zer eskaintzen digu proiektu kooperatibo batek bestelako ereduekin alderatuta? Asko izan daitezke arrazoiak eta asko erantzunak. Kooperatibista izatea edo kooperatibismoa, eredu gisa, zer da zuretzat? Sortu 30 segundoko iragarkia pertsona kooperatiboak, bereziki gazteak, eta kooperatibismoa balioan jartzeko. Asko izan daitezke arrazoiak kooperatiba batean lan egiteko: kooperatibetan soldata duina irabazten delako, aberastasunaren banaketa orekan oinarritzen delako, herritik sortutako eta herrira ondo errotutako proiektuak direlako. iraunkorragoak, kalitatezko enplegua eragiten dutelako, gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna sustatzen dutelako eta berrikuntza handiko proiektuak direlako. Kooperatibek enpresaren erabakietan parte hartzeko aukera eskaintzen digute eta horrek ere erakargarri bilakatzen ditu.
Parte-hartzaileek maiatzaren 19a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko.
3.000 euro baino gehiago saritan
Sei sari banatuko dira.
Sari nagusiak:
- Spotik onena (1.000 euro).
- Publikoaren saria (500 euro).
- Gazteen saria (14-18 urte) (500 euro).
- Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
Sari gehigarriak:
- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
- Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).