Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
Eusko Jaurlaritzaren eta Mondragon Unibertsitatearen merkataritza-berrikuntzarako programaren hirugarren edizioa amaitzear da
Market Berri Euskadiko merkataritza-berrikuntzarako eta ekintzailetzarako programa bat da, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailak eta Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateak, Mondragon Team Academyren bitartez, bultzatua. Programaren hirugarren edizioak gaur —ekainak 30— egingo du itxiera-ekitaldia, Oñatiko campusean, azaroaren 12an hasi zen ibilbideari azkena emateko.
Lokal hutsak, belaunaldien arteko erreleboa, auzoen aktibazioa, digitalizazioa eta kontsumitzeko modu berriak dira, besteak beste, merkatarien erronkak
Zazpi hilabetez, Oñatiko, Irungo eta Bilboko laborategietako LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasleek eskuz esku egin dute lan sektoreko merkatariekin eta eragileekin, Euskadiko merkataritzaren benetako erronkei aurre egiteko irtenbide berritzaileak diseinatzen. Hauek dira erronketako batzuk: lokal hutsak, belaunaldien arteko erreleboa, auzoen aktibazioa, digitalizazioa eta kontsumitzeko modu berriak.
Ikasleek garatutako bederatzi proiektu izan dira programan, eta bihar aurkeztuko dituzte proiektu horien hilabete hauetako emaitzak. Horiek hasierako ia hogeita hamar proposamenen artean aukeratu dira, eta askotariko ikuspegiak hartzen dituzte barne: merkataritza-eremuak biziberritzea, esperientzia hibrido fisiko-digitalak, jasangarritasun-ekimenak, ekonomia zirkularra edo kultura aktibatzea. Taldeek beren bilakaera, erabiltzaileen baliozkotzeak, prototipoak eta lehen trakzio-probak erakutsi dituzte, eta agerian utzi dute gazte ekintzaileek Euskadiko merkataritza eraldatzeko duten ahalmena.
Arreta Euskadiko merkataritzan jarrita
Saioa hasteko, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Saileko zuzendari Izaskun Gómez Cermeñok eta Mondragon Team Academyko koordinatzaile Aitor Lizartzak hitz egingo dute, eta lankidetza publiko-akademikoa eta talentu gaztea erabiliz merkataritza-ekosistema indartzearen garrantzia azpimarratuko dute.
Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak programaren jarraipenarekin duten konpromisoa berretsiko dute, eta iragarriko dute jada lanean ari direla Market Berriren 4. edizioan
Topaketak mahai-inguru bat ere izango du, non lurraldean erreferentziazkoak diren bi proiektuk hartuko duten parte: Gustavo Azevedoren Gustazos Postrerías (Gasteiz) eta Lidia Hernándezen Zuzeu (Tolosa). Biek ala biek ikaskuntzak partekatuko dituzte ekintzailetzari, komunitateari eta tokiko merkataritza dinamizatzeko modu berriei buruz.
Oñatiko laborategiko Elore proiektuak prestatutako sorpresa batekin amaituko da ekitaldia. Edizio hau ixtearekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak programaren jarraipenarekin duten konpromisoa berretsiko dute, eta iragarriko dute jada lanean ari direla Market Berriren 4. edizioan, zeinak irtenbide berriak bultzatuko baititu, Euskadiko merkataritza berritzaileagoa eta lehiakorragoa izan dadin eta komunitatearekin lotura handiagoa izan dezan.