Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Euskara planen erakusleihoa: IDEKO S. Coop.
Gaur egun IDEKO euskara plan estrategikoa garatzen ari da datozen lau urteetarako, 2021-2024 sasoirako. Elgoibarko berrikuntza gunearen helburua da euskararen erabileraren hazkundean etenik ez egotea.
Euskara planaren indarguneak:
- Langile gehienek ulertzen dute euskaraz %85.
- Euskararen kudeaketa Euskara Lan Taldeak egiten du. Euskara Lan Taldea organoetako ordezkariek, (Zuzendaritzakoak, Kontseilu Errektorekoak eta Kontseilu Sozialekoak) Marketin eta komunikaziokoak eta Giza Baliabidetakoak osatzen dute.
- Danobatgroup-eko Euskara Batzordean parte hartzen du Taldeko beste kooperatibekin batera.
- 2020an egin da Danobatgroup-eko 2021-2024 urteetarako Plan Estrategikoa.
Lorpen nagusiak:
- 2016an Zilarrezko Bikain lortu zuen.
- Euskara hutsezko kanala eta ele bietakoa ezarrita enpresako barne komunikazioetan. Langileen %73k euskara hutsean jasotzen ditu barne komunikazioak.
- Teknologia zentroan garatzen diren proiektuen euskarazko aurkezpenak antolatzen dira langileentzako urtero, 30 baino gehiago egin dira plana hasi zenetik.
- Hizkuntza irizpideak ezarrita.
Egungo erronkak:
- 2021-2024 urteetarako Idekoko euskararen Plan Estrategikoa osatzea.
- Euskararen erabilera areagotzea.
- Euskaraz sortzea bultzatzea.
- Organoen eta zuzendaritzaren lidergoa sendotzea Euskara Planean.
Jarraipena eta sistematizazioa hobetzen jarraitzea.