Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Euskara planen erakusleihoa: Fagor Industrial (ONNERA Group)
Sukaldaritzarako, garbitegietarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamenduen gaineko soluzioak ematen dituen ONNERA Group enpresa-taldearen barruan dago Fagor Industrial. Egoitza nagusia Oñatin dago.
ONNERA Group-ek 9 lantegi, 35 ordezkaritza komertzial eta 2.200 langile baino gehiago ditu mundu osoan. 60 urtetik gorako esperientzia du, eta eguneroko lana eta ostalaritza profesionalaren beharrak aintzat hartuta, produktu-sorta osoa eskaintzen du marka beraren pean.
Euskara planaren indarguneak:
- Langileen % 90ak ulertzen du.
- Kontseilu Errektorea eredugarri da euskararen erabilera sustatzeko bidean.
- Hizkuntza eskakizunak betetzeari jarraipen estua egiten zaio organo guztietan.
Lorpen nagusiak:
- Ekipoetako lanketa 13 talde baino gehiagotan martxan.
- Euskara eskoletan urtetik urtera langile gehiago.
- Eusle ekimena talde askotan jarri da martxan.
Egungo erronkak:
- Ahozko erabileran aukera guztiak aprobetxatzea.
- Langile euskaldunekiko harremana euskara hutsean egitea.
- Hizkuntza Politika berrian arduradunak zehaztu eta jarraipena egitea bermatu.
- Departamentu bakoitzak euskararen erabilera areagotzeko helburu propioak zehaztea.
- Euskaraldia: Ariguneak aktibatzea.
Bizpahiru adierazle
- Elebitasun tasa: % 84
- 2019ko Batzar Orokorreko euskararen ahozko erabilera: % 83.
- Ahozko erabilera orokorra (2019): % 44; Leialtasuna (2019): % 69.
- E-mail orokorretako erabilera (2019): % 60; Leialtasuna (2019): % 73.
