Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi globala

Uztailaren 1ean ‘Garapen Iraunkorraren aldeko Kooperatibak’ nazioarteko konferentzia egingo da, Kooperatiben Kontseiluak, KONFEKOOPek, COCETAk eta ICAk antolatuta.
Card image cap
2023/06/29

Garapen Iraunkorraren aldeko Kooperatibak lelopean, mundu osoko kooperatibek beren Nazioarteko Eguna ospatuko dute uztailaren 1ean, mende batetik hona kooperatibismoa elkartzen duen efemeridean, elkarren arteko ezagutza hobetzeko eta mugimendu kooperatiboak ekonomiari eta gizarteari egiten dizkion ekarpenak nabarmentzeko helburuarekin.

Euskadi, erreferentea da jasangarritasunari dagokionez, Europan desberdintasun gutxien duen eta kooperatiba dentsitate handiena duen eskualdeetako bat baita.

Garapen Iraunkorraren aldeko Kooperatibak ekitaldia uztailaren 1ean egingo da, 11:00etatik 14:00etara, eta mundu osoko kooperatiben liderrek, Gobernu zentral eta Jaurlaritzako ordezkari instituzionalek eta bost kontinenteetako hainbat erakunde eta enpresa kooperatibok parte hartuko dute.

Ekitaldiaren ardatza da etorkizun hobe bat eraikitzeko tresnarik onena formula kooperatiboa dela erakustea. 2023a urte giltzarria da Nazio Batuen 2030 Agendarako; izan ere, irailean, NBEk goi bilera bat antolatuko du Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak berrikusteko (GJH).

Euskadi, erreferentea da jasangarritasunari dagokionez, Europan desberdintasun gutxien duen eta kooperatiba dentsitate handiena duen eskualdeetako bat baita.

17 helburu eta 6 mahai

Garapen Iraunkorraren aldeko Kooperatibak konferentzia 6 bloketan banatuko da: bost 17 GJHak identifikatzeko eta lantzeko, eta beste osagarri bat, gazteriari zuzendua. Mahai horietako bakoitza kooperatiben munduko pertsona esanguratsu batek moderatuko du.

Aurrez, Donostiako alkate Eneko Goiak eta bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburu Idoia Mendiak ongietorria egingo dute, bideo banaren bidez. Konferentziaren hasieran arituko dira Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidentea, Wenyan Yang, COPAC-kooperatiben sustapenerako Nazio Batuen Batzordeko presidentea, eta Ariel Guarco, ICAko presidentea.

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, aurrez webgunean izena emanda: kooperatibenkontseilua.eus.

Mahai guztietan euskal kooperatiben ordezkaritza egongo da, beren esperientziak nazioarteko beste erakunde batzuekin partekatuz.

Lehen mahaian, Pertsonen ongizatearen alde, Udapak eta Eroskik osasunarekin, ongizatearekin eta pobreziaren amaierarekin duten konpromisoa azalduko dute, Ukrainako nekazaritza kooperatiba batekin eta Argentinako Creando Conciencia kooperatibarekin batera.

Bigarren mahaian, Mundu bidezkoago baten alde, hezkuntza eta genero berdintasuna izango dira protagonistak, eta ICAko genero batzordeko presidente Xiomara Cespedesek eta Indiako emakumeen kooperatiben federazioko presidente Mirai Chatterjeek hitz egingo dute.

Komunitateen ongizatearen alde izango da hirugarren mahaiaren ardatza, eta hainbat esperientzia azalduko dira, horien artean Finlandiako kooperatiba bat, Goiener herritarren talde kooperatiboa eta Mondragoneko Kongresuko lehendakari Leire Muguerza. Mahai hori KONFEKOOPeko presidente Rosa Lavinek moderatuko du.

Laugarren blokean Planetaren ongizatearen alde landuko da, Kamerungo, Fijiko eta Gasteizko Eraman kooperatibaren ordezkariekin.

5 mahaian, Lankidetza gehiago mundu hobe baten alde, aztergaia lankidetza publiko-pribatua izango da, eta Gobernu zentraleko eta Jaurlaritzako ordezkariek jardungo dute, Kooperatiben Kontseiluko presidente Patxi Olabarriak moderatuta.

Gazte kooperatibistek emango diete buru mahaiei, Caja Popular Mexicanaren edo Bizipoz euskaldunaren esperientziekin, besteak beste.

Nazioarteko Konferentzia horrek esan nahi du egiaztatuta dagoela enpresa kooperatibek garapen ekonomikoan eta enpleguen sorreran egiten duten ekarpena, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasuna printzipio hartuta.

Ekitaldia amaitzeko, KONFEKOOPeko presidente Rosa Lavinek eta COCETAko presidente Luis Miguel Juradok balorazioa egingo dute. Jardunaldi trinko honen klausura Espainiako Gobernuko lehendakariorde Yolanda Diazen mezuarekin egingo da.

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, aurrez webgunean izena emanda: kooperatibenkontseilua.eus. Parte hartzaileetako batzuek bideo bidez parte hartuko dute, ordu eremu desberdinengatik edo agenda kontuengatik.

Nazioarteko Konferentzia horrek esan nahi du egiaztatuta dagoela enpresa kooperatibek garapen ekonomikoan eta enpleguen sorreran egiten duten ekarpena, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasuna printzipio hartuta.