Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Espainiako Gobernuaren Industria Estrategiarako zuzendariak MONDRAGON bisitatu du
Pello Rodriguezek, MONDRAGONeko presidenteak, Jordi Garcia Brustenga Espainiako Gobernuaren Industria Estrategirako zuzendari nagusia hartu zuen joan den astean Korporazioaren egoitza nagusian.
Bisita instituzionala izan zen, eta MONDRAGONen ezarpen industriala izan zuten hizketagai nagusi. Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan ez ezik, MONDRAGONek Aragoin, Katalunian, Galizian, Madrilen edo Andaluzian ere presentzia esanguratsua baitu, eta Estatuko enplegatzaile industrial garrantzitsuenetakoa da. Era berean, MONDRAGONen nazioarteko presentziaz ere aritu ziren, mundu zabaleko ehundik gora ezarpenetan 10.000 pertsona inguruk egiten baitute lan.
Beste gai batzuk ere aipatu ziren, hala nola Industria Lege berria, muga-zergak direla-eta zenbait merkatutan dauden zailtasunak eta industria-hazkunderako dauden sektore berriak; eraldaketa digitalarekin, adimen artifizialarekin eta berrikuntzarekin lotuta daudenak. Bisita amaitzeko, Ikerlanera joan ziren, zentro teknologikoa eta haren gaitasunak ezagutzeko.