Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
"Erreminta informatikoari esker berme osoko datu base bat izango dute nekazariek"
Urrian iritsi zen Ander Arandia Laranjeiras do Sul-era (Paraná- Brasil). "Asko harritu nindun bertako biztanleen azal koloreak. Gerora jakin dut XX. mende hasiera inguruan, Alemania, Polonia, Italia, Lituaniatik… etorritako bizilagunez eraikitako hiria dela Laranjeiras. 70 bat urte bete berri dituen hiri “europearra” ei da. Eta horrek harritu ninduen izugarri".
70 bat urte bete berri dituen hiri “europearra” da Laranjeiras
Mondragon Unibertsitatean informatika ikasketak egiten dihardu eta Mundukideren bitartez karrera amaierako proiektua garatzera joan zen Brasilera. "Lehenengo asteetan unibertsitateko eginbeharrekin aritu banaiz ere, hurrengo asteetan proiektuarekin sartu naiz buru-belarri eta zenbait ekintzetan parte hartu nuen".
Proiektuaren muina da Brasilgo errealitatean frogatzea Mundukideko informatikariak sortutako erreminta informatikoa. Erreminta horren helburua da Red-Ecovida sareko kide diren familia nekazarien produktuen datu base bat sortzea.
helburua da Red-Ecovida sareko kide diren familia nekazarien produktuen datu base bat sortzea
Red-Ecovida izeneko sareak, nekazarien ziurtagiri ekologikoen gestio lanak burutzeaz gain, Brasil hegoaldeko produktuen merkaturatze lanak bultzatzen ditu. Hala ere, nekazariek diotenez, merkaturatze lanak dituen konplexutasunak medio, Red-Ecovidak ba omen du arlo horretan zer hobetu.
Anderrek garatu duen proiektuarekin, Red-Ecovidak produktuak merkaturatzeko gestio lanetan duen hutsunea hobetzen saiatuko dira. "Badirudi une aproposenean etorri naizela; Zigilu ekologikoa lortzeko bidean dauden familien datuak eguneratzen ari gara-eta, eta nik informazio guzti hori erreminta elikatzeko erabili ahal izango dut".