Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Errektore Kontseilua eta kontseilu-kideak protagonista, TU Lankideren azken zenbakian
TU Lankideren 622. zenbakia dagoeneko kalean dago, kooperatiba eta gainerako banaketa puntuetan banatzen ari dira aste osoan zehar.
Ikus aldizkaria: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa
Zenbaki honek Errektore Kontseiluetan jarri du fokoa. Batzar Nagusiaren ondoren, kooperatibako organo gorena da Errektore Kontseilua.
Kooperatiba ezberdinetan organo horretako partaide diren protagonisten bizipenak jaso dira aldizkarian: Soraluce kooperatibako Mikel Peñak eta Eikako Antxone Aranzetak arduraz bizi dute kontseilukide izatea eta esperientzia aberasgarria dela diote. Beste hainbat kooperatibatako bizipenak ere jasotzen ditu erreportaje nagusiak: Ikerlan, Eroski, Mondragon Unibertsitatea, Fagor Automation eta LagunAro.

Elkarrizketak
Erreportaje nagusiko elkarrizketez gain, beste zenbait elkarrizketa interesgarri ere biltzen ditu aldizkariak. Arizmendi Ikastolako zuzendari berriek ikasturte honetan dituzten erronkak azaldu dituzte, Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko ikerlariak kooperatibetan euskarak duen egoerari begira jarriko du irakurlea eta Mar Gaya Igualando ekimenaren sustatzaileak MONDRAGONen berdintasunaren inguruan egiten ari diren lanaren berri eman du.

Erreportajeak
Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza kontatzen eta kantatzen duen Hazia musikala irailean estreinatu zen Arrasaten eta haren gaineko kronika biltzen du aldizkariak. Bestetik, Embegaren 50. urteurrenaren harira, Villatuertako kooperatibaren nondik norakoak aurkituko ditu irakurleak aldizkarian.

Goian aipatutakoez gain, beste hainbat irakurgai, iritzi eta jakingarri izango ditu irakurleak TU Lankideren 622. zenbakian.
Ikus aldizkaria: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa