Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Errekak Kolonbiako filial berria inauguratu du
MONDRAGON Korporazioaren barne dagoen Erreka kooperatibarentzat dibertsifikazioa eta nazioartekotzea helburu estrategikoak dira. Hala, Antzuolako (Gipuzkoa) kooperatibaren azken plan estrategikoak, 2021ean onartutakoak, bi arloei erantzuten die. Biak ala biak dira Errekaren gaur gaurko eta etorkizuneko gako nagusiak.
2021-2024 sasoi estrategikoan pauso garrantzitsuak eman dira bai dibertsifikazioan, izan ere bi negozio unitate berri jarri dira abian: Erreka Care eta Erreka Medical. Eta baita internazionalizazioaren esparruan ere, filialak ireki dituztelarik munduko zenbait tokitan, besteak beste; Mexikon, Dominikar Errepublikan, Erresuma Batuan, Txekiar Errepublikan eta Txinan. Eta egunotan Kolonbiakoa abiarazi du.
Martxoaren 25ean, inaugurazioa
Egoitza berriak Errekaren produktu, zerbitzu eta soluzioak eskainiko ditu. Balio teknologiko handikoak, bai diseinuan zein kalitatean. Kolonbiako filialak aukera eskainiko dio Errekari gertuko zerbitzua eskaintzeko, Hego Ameriketako herrialdeei modu egokian erantzuteko, fidagarritasuna eta gertutasuna eskainiz merkatu berriari.
Kolonbiako filialak Bergarako egoitza nagusiaren babesa izango du, diseinuan, fabrikazioan eta automatizazio zein sarbideen kontrolen sistemetan adituak diren pertsona taldearen babesa.
Egoitza berriak Errekaren nazioarteko presentzia indartuko du, 50 herrialdetara hedatuz bere presentzia filial eta egoitza ezberdinekin, 8 produkzio eremu eta arlo komertzialeko guneekin. Hala, Erreka Connected Access sarbideen automatizazioan munduko ekoizle nagusienetakoa bilakatu da, sare komertziala Estatuko zein nazioarteko kolaboratzaile, bazkide eta delegazioen bitartez hornituz.
Errekaren talde, produktu eta sistemek kontrol eta segurtasun sistema guztiak eskaintzen dituzte, funtzionamendu egokia bermatuz, produktuen gaineko direktiba eta araudi guztiak betetzen dituztelarik, bai behe-tentsioan, bateragarritasun elektromagnetikoan, radioan eta makinetan.
Balio erantsi handiak eta kalitateak aukera eskaintzen dio Errekari irtenbide egokiak proposatzeko bai arlo tekniko zein estetikoetan, beti ere gako nagusi batekin: bere bezeroen eraginkortasun energetikoa.