Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Errekak bere berrikuntzak aurkeztu ditu Smart Doors Azokan
Covid19ak erangidako etenaren ondoren itzuli da Smart Doors Azoka Madrilgo Ifemara. Hitzordu garrantzitsua, erreferentea eta kontsolidatua da sektorean. Hala, hitzorduak balio izan die sektoreko enpresa nagusienei Madrilera gerturatzeko eta euren zerbitzu, produktu eta proiektu garrantzitsuenak aurkezteko.
Estatuko sektoreko enpresentzat hitzordua bikaina da, nazioarteko eta Estatuko enpresa askok parte hartzen baitute bertan.
Smart Doors azokak beste behin Estatuko zein nazioarteko profesional ugari erakarri ditu Madrilera

Ate eta automatismoen nazioarteko azoka
Smart Doors azokak beste behin Estatuko zein nazioarteko profesional ugari erakarri ditu Madrilera. Eta guztiek, sektoreko enpresen erakusleiho nagusiak aurkitzeaz gainera, sektoreko profesionalentzat oso interesgarriak diren jardunaldi teknikoak ere aurkitu ahal izan dituzte. Sektorea hazkunde fasean dago eta aukera komertzial gero eta nabarmenagoak aurkitu daitezke Smart Doors-en.

Connect, Making Access Smart
Errekako zuzendari tekniko Arkaitz Elizegik aurkeztu zuen 'Connect, Making Access Smart' soluzioa. Instalatzailearentzat egokia den soluzioa da Connect, baina baita erabiltzaileentzat ere, nork aplikazio bakarrean sarbide guztiak kudeatzeko aukera izango duen.