TUlankide MONDRAGON

EROSKIk paperezko poltsa berria atera du, erabilera bakarreko plastikozkoak ordezkatzeko

2019/01/15

Poltsa berriek FSC® zigilua izango dute, erabat birziklagarriak izango dira eta laster egongo dira eskura hipermerkatuetan, eta pixkanaka sare komertzial osoan.
EROSKIk paperezko poltsa berria atera du, erabilera bakarreko plastikozkoak ordezkatzeko

EROSKIk paperezko poltsa berria atera du, plastikozkoaren ordezko; horrela, kontsumitzaileak kontsumo ohitura iraunkorragoak hartu ahalko ditu. 

"Alternatiba iraunkorragoa da hau, eta ingurumena babesteko konpromisoa hartua dugula erakusten du; horrez gain, gure bezeroen eskaria bete dugu, kanal askotarikoen bitartez iradokizun hori egina baitziguten. Ziur gaude poltsa berriek harrera ona izango dutela gure bezeroen artean, zeren eta iraunkortasunaren gaineko kezka bera partekatzen dugu erosketa arlo guztietan", esan du EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Aurrera begira, EROSKIk gero eta soluzio gehiago eta gero eta iraunkorragoak emango ditu, hala erosketa mota guztietara egokitzeko nola ohiko plastikozko poltsak ordezkatzeko.

Gauzak horrela, datorren asteetan poltsa konpostagarria aterako du, landare jatorriko material berriztagarriz egina, eta zabor organikoaren poltsa gisara ere erabili ahalko da. Plastikozko poltsa berrerabilgarri bat ere eskainiko du, erabat birziklatu ahalko dena eta %55 behintzat plastiko birziklatuz egina egongo dena.

"EROSKIn konpromiso sendoa dugu ingurumenarekin. Urtero, 4,8 eta 12,7 milioi tona plastiko doaz itsasora, eta, diotenez, itsasoko zaborraren %60-80 plastikoak dira. Gure asmoa da aurrera egitea plastikoak ingurumenean duen eragin ezkorra gutxitzeko eta sektorean dugun lidergoa sendotzeko; horregatik eskaintzen ditugu alternatiba iraunkor berriak. Gure helburua da 2025erako behintzat %20 gutxitzea gaur egun darabiltzagun erabilera bakarreko plastiko tonak", gogorarazi du EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Pixkanaka aterako dituen soluzio iraunkor berriekin batera, kooperatibak hor izango ditu lehen ere eskaintzen dituen alternatibak, hau da: errafiazko poltsa ekologiko berrerabilgarria —%70 material birziklatuz egina— eta telazko elkartasun poltsa berrerabilgarria, zeina erraz tolesteko modukoa baita, sakelan edo autoan edukitzeko. Gainera, poltsa mota horrek batu egiten ditu ingurumena eta elkartasuna, izan ere, bera salduta lortzen den dirua elkartasun kausetarako erabiltzen baita.

Ingurumenaren aldeko konpromisoa

Kooperatiba honek konpromiso sendoa du ingurumenarekin; alde horretatik, zenbait ekimenetan dihardu, ingurunean bere jarduerak dakartzan kalteak txikitzeko. Helburuak argiak dira, baliabideak modu iraunkorrean erabiltzea, bere ingurumen aztarna gutxitzea, hondakinak ekonomia zirkularraren ereduari jarraituz kudeatzea, bioaniztasunari eustea... Eta halaxe jasoak ditu Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde berrituriko konpromisoetan. Iaz aurkeztu zituen konpromiso horiek, eta horien haritik doaz erosketa poltsa iraunkorragoen soluzio berri hauek.

Eguraldia
Larunbata 20 Min: 16
Max: 27
Igandea 21 Min: 18
Max: 27
Astelehena 22 Min: 15
Max: 37
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak