Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez Zabaletak ordezkatuko du Iñigo Ucín MONDRAGONeko lehendakaritzan, 2024ko abuztuaren 1etik aurrera
- 2. K-Foroa 2023: Estrategia, hedabideen gestioa eta Adimen Artifiziala
- 3. MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
- 4. Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
- 5. Finantza Foroa 2023
- 6. MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
- 7. Nafarroako kooperatibak eta Irulegi, eskuz esku
- 8. "Basoa ikasgela bilakatu dugu"
- 9. Orbea Gravel Arabako Errioxa, erreferentziazko kirol egitasmoa
- 10. Saharar Herriaren arrakala digitala murrizteko elkarlanean
Eroskik irabaziak izan ditu lehen seihilekoan

EROSKI Taldeak lehen seihileko honetako kontuak itxi ditu eta 3,2 milioiko emaitza positiboa izan du; horrek esan nahi du %10,5 hobetu duela epe bereko iazko datuak hartuta, eta, hala, emaitza positiboetan dela berretsi du.
Fakturazioak zertxobait egin du gora (%0,2) epe honetan, desinbertsioen ondorioz atera diren saltokiak kenduta, eta 2.777 milioi eurotan finkatu du negozio kopurua eta 48 milioitan emaitza operatiboa; hortaz, urtearen hasieran iragarritakoa bete du.
Urteko lehen zatian, EROSKIk 186,6 milioi eurotan arindu du zor finantzarioa, eta, hala, bete ditu hartuak zituen konpromisoak.
Horretaz gain, 38 milioi eurotara igo du saltoki propioen eta frankiziatuen inbertsioa, eta aurrera doa bere eraldaketan. Inbertsioaren zati handiena dendak birmoldatzeko eta supermerkatu berriak irekitzeko erabili du; guztira, 57 denda birmoldatu ditu (55 supermerkatu eta 2 hipermerkatu) eta belaunaldi berriko 21 supermerkatu urbano ireki. Saltoki horiek irekita eta Zurekin denda eredu berrira eraldatuta, 247 lanpostu sortu dira.
Lehiakortasuna
Lehiakortasuna da EROSKIren lehentasunezko ardatzetako bat datozen urteetarako. Alde horretatik, kontsumitzaileei egindako aurrezpen globala 121 milioi eurotara iritsi da. Aurrezpen hori eskaintzen eta promozioen bidez gauzatu du, eta iaz epe berean baino %6,5 baino handiagoa izan da. Hor, nabarmentzekoak dira Bezero Bazkideei egindako eskaintza esklusiboak, dela EROSKI Club txartelaren bitartez eta dela EROSKI Club Mastercard kreditu txartel berriaren bitartez, zeina iazko maiatzean atera baitzuen.
Bestalde, kooperatiba nagusiak, EROSKI Sozietate Kooperatiboak, 9,8 milioi euroren etekinak izan ditu lehen seihilekoan, iaz baino %11 gehiago.