Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
EROSKIk eta finantza entitateek hitzarmen bat egin dute zorra 2024ra arte finantzatzeko
EROSKIk uztailaren 16an sinatu ditu bere finantza zorrak berregituratzeko kontratuak, martxo hasieran bere entitate hartzekodun nagusiekin adostutako baldintzetan.
EROSKIk aurreko hitzarmeneko konpromiso guztiak bete ditu, zeina indarrean baitago uztailaren 31ra arte. Ia 1.800 milioi euro amortizatu dira 2010etik.
Sinaturikoa uztailaren 31n sartuko da indarrean, eta horrek erakusten du bankuek proiektua babesten dutela. Hala, finantza estaldura eman diote EROSKIren negozio planari 2024ra arte.
Hitzarmenaren barnean, dagoeneko sartuak daude taldearen zor finantzarioaren %95,57 ordezkatzen duten entitate hartzekodunak. Gainerako entitateak atxikiz joango dira ondoko egunetan. EROSKIk eta entitate nagusiek martxoan egindako hitzarmenak dakarrenez, homologazio judizialaren prozedura aplikatuko zaio hitzarmenari berari, edukiari segurtasun juridiko handiagoa emateko.
EROSKIko presidenteak, Agustin Markaidek baikortzat jo du hitzarmena: "Finantza entitateek gure proiektuari erakutsi dioten konfiantzari esker, finantza beharrak estalita ditugu, eta gure negozio planean ezarritako erronkei aurre egin diezaiekegu. Ondorioz, ohiko aktibitateak sortutako funtsekin alderatuta, zorpetze maila normal bat izango dugu epearen amaieran”.
Martxoko hitzarmenak zekarren bezala, ez dago behartuta desinbertsioak egitera.