TUlankide MONDRAGON

EROSKik ekintza solidarioekin jarraitzen du

2020/06/01

EROSKIk ekintza solidarioekin jarraitzen du kolektibo behartsuenei laguntzeko COVID-19 delakoaren ondorioz. Oraintsu, 10.000 maskara eman dizkio Bizkaiko Caritas-i eta 24.000 arrain lata Bizkaiko Gurutze Gorriari.
EROSKik ekintza solidarioekin jarraitzen du

EROSKIk 10.000 maskara eman dizkio Bizkaiko Caritas-i, eta horrek, berriz, COVID-19aren krisian gehien sufritzen ari diren kolektiborik zaurgarrienei emango dizkie, bai eta materialaren premia gorria daukatenei ere. Erabili eta botatzeko hiru geruzako maskarak dira, sudurrera egokitzekoa dutenak eta elastikoen bidez eusten direnak belarrietara. Bizkaiko Caritasen egoitzara eraman dituzte, Bilboko Zazpikaleetako Erribera kalean.

"EROSKIk badaki nola eragiten ari den krisi hau gizartean. Funtsezkoa da Bizkaiko Caritasen moduko erakundeak egiten ari diren lana; batez ere, gaur egungo egoera konplexu honetan. Horregatik, gure aletxoa jarri nahi dugu dohaintzarekin, eta Caritasen ahalegina babestu, bere programekin saiatzen ari baita bazterketa egoeran edo arriskuan dagoen jendeari eta familiei oinarrizko premiak estaltzen", esan du EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

"Oso eskerturik gaude EROSKIren elkartasun erakustaldi honegatik. Dohaintza hau laguntza handikoa izango da guk ematen ditugun zerbitzuetan eta lantzen ditugun proiektuetan, non beti saiatzen baikara zailtasun gehien dituztenengana iristen", esan du Bizkaiko Caritaseko zuzendariak, Carlos Bargosek.

EROSKI-ekintza solidarioa

Horrez gain, EROSKIk eta Yurrita Groupek, arrain kontserbetan eta erdi kontserbetan espezializatuta dagoen enpresak, hiru bat tona hegaluzeren kontserbak eman dizkiote dohaintzat Gurutze Gorriari, eta horrek gehien behar duten kolektiboei banatuko dizkie. Zehazki, EROSKI markako 24.000 hegaluze lata dira, eskabetxean; eta Bizkaiko Gurutze Gorriak zaurgarritasunean diren familiei emango dizkie, Bizkaian dituzten eskualde mailako hamaika batzarren bidez.

EROSKI elkartasun ekintza asko gauzatzen ari da COVID-19 krisiaren ondorioak talde kaltetuenetan gutxitzeko helburuz. 

"EROSKIk badaki nola erasaten dien krisiak gizarteko kolektiborik zaurgarrienei. Ekintza honekin, gure aletxoa jarri nahi dugu, eta gehien behar dutenei elikagaiak eman"esan du EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak. 

"Eskerrak eman nahi dizkiogu EROSKIri, elikagai hauek emateko orduan gure ondoan egon delako; elkartasun konpromiso horrek batzen gaitu bi erakundeak", esan du Yurrita Groupeko zuzendari nagusiak, Alberto Barquin Loisek.

Ekintza honen aurretik, Yurrita Groupek beste batzuk gauzatuak ditu, hala nola Lorea Gourmet Solidario kanpaina, Gipuzkoako AECCekin eta "Sonrisas que dan vida" Madrilgo elkartearekin, minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko.

"Enpresen sektorea asko laguntzen ari zaio Bizkaiko Gurutze Gorriari COVID-19aren gaitzari aurre egiteko orduan; izan ere, pandemia hori oraindik gure artean da, eta handitu egin du jendearen prekarietatea. Dohaintzei esker, krisiak eragin txikiagoa du familiengan. Horregatik eskertu nahi ditut EROSKI eta Yurrita Group, erakutsi duten konpromisoagatik eta eskuzabaltasunagatik", esan du Bizkaiko Gurutze Gorriko presidenteak, Victor Gutierrezek.

EROSKIk beste zenbait ekimen ere jarri ditu martxan, koronabirusaren krisiak dirauen artean kolektiborik zaurgarrieneri laguntzeko. Zehazki, Gurutze Gorriarekin batera, elkartasun ekintza bat jarri zuen martxan estatuko lurralde osoko saltokietan, dirua biltzeko eta diru horrekin elikaduran eta higienean laguntzeko nori eta COVID-19aren krisi honetan are zaurgarriago utzi dituen kolektiboei, hau da, bazterketa arriskuan diren haurrei eta familiei. Kanpaina horren bitartez, EROSKIk 120.000 euro baino gehiago biltzea lortu du. Gurutze Gorria arduratuko da, RESPONDE planaren bitartez, diru hori 25.000 familiari bideratzeaz.

Eguraldia
Igandea 20 Min: 13
Max: 24
Astelehena 21 Min: 14
Max: 22
Asteartea 22 Min: 13
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak