Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
EROSKIk Covid-19an erakutsitako konpromisoak saria jaso du
EROSKI saritu egin dute Ciudadanos sarien 26. ekitaldian, "2020ko gertaera, COVID-19, elkartasun entitate pribatua" kategorian, Madrilen ospaturiko zeremonian, zeinaren buru Administrazio Digitaleko idazkari nagusia egon baita, Juan Jesus Torres Carbonell.
Sariaren bitartez, hauxe aitortu diote: "Nolako konpromisoa erakutsi duen koronabirusak jota gauden honetan, besteekin partekatuz bere dendetan hartu dituen ekinbideak —bai langileen eta bezeroen osasuna zaintzeko eta bai lehen mailako artikuluen hornitzaile gisa duen zeregina eta kalitatea bermatzeko—, osasun agintariekin egunero kontaktuan egonez laster jarduteko eta gertakizunei aurre hartzeko", azaldu du Enrique Barinek, Europako Parlamentuko presidente ohi eta Ciudadanos sariketako epaimahaikideak.
EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak hartu du saria, Alejandro Martinez Berriochoak, eta hauxe gogorarazi du: "Erlojuaren kontrako lasterketa egin genuen erabakirik onenak hartzeko alarma egoera deklaratu zutenean. Inoiz ere horrelakorik ikusi gabeko egoera batean erantzunak bilatzeko erabakiak izan ziren, geure buruari nahitaezkotzat jota gure dendetan hornidura bermatu behar genuela gure langileen eta bezeroen segurtasuna ahalik eta gehien bermatzen saiatzeko. Prebentziozko neurriak hartzeko orduan, protokolo zorrotzak ezarri genituen, arriskuak gutxitzeko xedez, hala nola jende kopurua mugatu, segurtasun distantziak ezarri, babes elementuak banatu, pantaila babesleak ipini, erosteko ohituren gaineko aholkuak eman...
"Tentsioa izugarria izan zen elikagaien kate osoan, baina katebegi guztien lankidetzarekin lehen mailako ondasunen hornikuntza bermatu ahal izan genuen".
Hala berean, gogorarazi du EROSKI nolako eginahala egiten ari den bere jarduera bideratzeko, "kolektiboaren mesedetan, gizartearen aldeko elkartasunari bide emanda eta bereziki behartsuenen alde". Hala, elkartasun ekintza asko gauzatzen ari da osasun krisia eragiten ari den ondorioak gizarteko sektorerik zaurgarrienetako batean gutxitzeko helburuz. Esaterako: elikagaiak eta higiene produktuak biltzea bazterketa soziala jasateko arriskuan diren kolektiboentzat besteren artean FESBAL eta Gurutze Gorriaren bitartez; elikagaien, maskaren, arroparen eta abarren doaintzak egitea; eta familia ugariei laguntzak ematea.
Irabazi asmorik ez duen Ciudadanos Sarien Elkarteak eman dio saria, balioan jarriz: "Entitate eta kolektibo profesionalek muturreko egoeran egindako lan eta ahalegin profesionala, herritarrenganako elkartasun portaera eta balio eredugarriak erakutsi baitituzte", azaldu du Enrique Barinek.
Bigarrenez eman diote EROSKIri Ciudadanos saria
2015ean, EROSKI Fundazioa saritu egin zuten XVI. Ciudadanos sarietan, "Osasuna eta Bizi Kalitatea" kategorian. Sari horren bitartez, zera aitortu zioten, kontsumerismoarekin, elikadurarekin, bizi ohitura osasungarriekin, elkartasunarekin eta laguntza-sustapenarekin zerikusia duen ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren aldeko konpromisoa.