Irakurriena
- 1. Danobatgroupek Enpresa Berrikuntzaren Saria jaso du lidergo teknologikoan egindako 70 urteengatik
- 2. MONDRAGON errotuago Katalunian, Barcelona Circular proiektuan parte hartuz
- 3. M&A operazioak, MONDRAGONen Finantza Foroaren IX. edizioaren ardatz
- 4. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
- 5. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 6. Kidek 50. urteurrena ospatu du
Eroskik bazkide berriak egingo ditu datozen hilabeteotan
Eroskik plan estrategikoaren lehen erdia bete du, eta bigarren erdirako helburuak azaldu dizkie bazkideei; tartean, bere establezimenduak erabat diferentziatzea eta merkatu guztietan lehiatzea.
Eroskiko presidente Agustin Markaidek martxan dauden planen maisu lerroak azaldu zituen, eta plan estrategikoaren "hobetsitako helburuak" ere.
Markaidek esan zuenez, Eroski bere "transformazioa azkartzen" ari da negozio-eredu "lehiakorragoa, kalitate-prezio erlazio hobearengatik diferentziatzen diren dendekin, arreta pertsonalizatuarekin eta freskoetan espezializatua" izateko. Gaineratu zuenez, Eroskiren "lehia posizioa" hobetzeko plan bat da, eta horretan parte hartuko dute lan-bazkide berriek. Orain, 7.892 dira.
Bezero-Bazkideak, estrategikoak
Presidenteak esan zuenez, kontsumitzaileek aukeratzen duten denda izateko martxan jarri den lehenengo lerro estrategikoa Bezero-Bazkide multzoa piztea izan da. Gaur egun, 2,3 milioi kontsumitzailek osatzen dute hori. Datozen ekitaldiotarako erronka "bezero tipologietan fokalizatutako kudeaketa berria" egitea izango da. Bigarren lerroa Eroskiren dendak "bere inguruan ekoiztutako elikagaiak merkaturatzeko plataforma irekiak" izatea da. Gainera, denda autogestionatuak bultzatuko direla esan du, "bezero-bazkideek espero dutena etengabe eskaini" ahal izateko, eta baita denden inguruko nekazal ekoizleetara eta lehiakideen presiora moldatzeko ere. Hirugarren lerro estrategikoa dendak antolakuntzaren erdian ipintzea izango da. "Auzoko dendaren espiritua" berreskuratu nahi du Eroskik, hain zuzen ere. Dendak izango dira protagonistak Eroskiren politika berrietan. Azkenik, laugarren lerro estrategikoa "pertsonen gaitasunak maximizatzea" izango da. Joan den ekitaldian, Eroskik 138.000 ordu eskaini zituen bere lantaldeak formatzera.