Irakurriena
- 1. Kataluniako Generalitateko presidentea, MONDRAGONen
- 2. Diputatuen Kongresuko presidentea, MONDRAGONen
- 3. Ingurumen, kalitate eta berrikuntzako ordezkariak bildu ditu MONDRAGON Ingurumen Foroak
- 4. Pablo Valle, Mondragon Unibertsitateko ikertzailea, munduko onenen artean
- 5. Ekiola Gorbeialdea eguzki kooperatibak energia sortzeari ekin dio
- 6. Mondragon Unibertsitateak graduko azoka berriak egingo ditu urrian
Eroski Taldeak %2,9 handitu ditu salmentak, eta %10,6 igo du bere emaitza 2025eko lehen seihilekoan

Eroski Taldeak itxi du 2025eko lehen seihilekoko zerga ekitaldia, 2025eko otsailaren 1etik uztailaren 31ra doana. Epe horretan, jarduerak hazkunde handia izan du, eta hobekuntza izan du marjina operatiboetan, kontsumoa egonkorra izan den testuinguru batean. Ekitaldiaren lehen erdian, taldearen salmenta gordinak 2.949 milioi eurora iritsi dira; horrek esan nahi du %2,9 handitu dela aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Etekin garbia, berriz,55,5 milioi eurotan jarri da, 2024ko lehen seihilekoan baino %10,6 gehiago. EBITDA 157,5 milioi eurora igo da, %1,8 gehiago aurreko ekitaldiko epe berarekin alderatuta.
Aurrezkia, marka propioa eta tokiko produktua
Eroski Taldearen hazkuntza horretan, aipatzekoa da izan duen sustapen politika bizia; horri esker, 202 milioi euro baino gehiagoren aurrezpena helarazi die kontsumitzaileei seihilekoan. Hala, indartu egin da bere posizionamendu lehiakorra, etxeko ekonomiarentzat prezioa ona izatea giltzarri den testuinguru honetan.
Marka propioak toki handiagoa du orain erosketa saskian, eta horrek bezeroen fidelizazioa areagotu du, marka propioaren eskaintza nabarmendu egiten baita kalitate eta prezio aldetik.
Horretaz gain, aipatzekoa da fabrikatzaile markaren bitartez produktu sorta zabal baten alde apustu egin izana, bai eta hurbileko produktuen bitartez ere nekazaritzako elikagaien 2.000 ekoizleren kolaborazioarekin; horren asmoa da tokian tokiko sektorea bultzatzea eta balio katearen iraunkortasuna indartzea. Eta apustua indartuta aterako da, Eusko Jaurlaritzarekin gai honen inguruko hitzarmena sinatzen denean. Hitzarmenaren helburua da tokian tokiko nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzea eta balio katearen iraunkortasuna sendotzea.
Eroskik jarraitzen du ardatz estrategikoan izaten osasuna, iraunkortasuna eta tokiko aberastasuna. Seihileko honetan, ekoizle txikiei laguntzeko ekimenak areagotu ditu; jarraitu du elikadura osasungarria sustatzen, eta indartu egin du Espainiako lehen banaketa kooperatiba gisa duen rola, 27.600 profesional baino gehiago, zeinetatik 9.000 aldi berean diren bazkide eta jabe.
"Emaitza horiek erakusten dute gure negozio eredua sendo dagoela eta bezeroek konfiantza dutela gugan. Testuingurua zaila izanagatik, lortu dugu salmentak eta etekinak handitzea, elkarrekin konbinatuta bai prezioen lehiakortasuna eta bai elikadura osasungarri, iraunkor eta tokikoarekiko konpromiso sendoa. Gure kooperatibaren xedea indartzeko orduan, funtsezko zutabe dira familiei helarazitako aurrezpena, gure markaren bultzada eta hurbileko ekoizleekiko lankidetza estua", adierazi du Rosa Carabelek, Eroski Taldeko CEOak.