Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eroskik bat egin du "Planetaren ordua" ekimenarekin
WWF natura babesteko nazioarteko elkarteak deituriko "Planetaren ordua" ekimenarekin bat egin du Eroskik. Martxoaren 23an, ordubetez argia itzali dute Eroskiko egoitza nagusian eta bere webguneak argi gutxiagorekin izan dira martxan.
Eroskik ingurugiroarekin duen konpromezua ez da oraingo kontua. Ingurugiro arloan duen plangintza bereziak hainbat neurri jasotzen ditu: energia kontsumoaren murrizketa, hondakinen birziklapena, energia berriztagarrien erabilera, ekodiseinuaren bitartez ontzien optimizazioa, merkatal guneetako eraikuntza jasangarria, eta abar.
Eroskik arlo honetan egin duen lanaren emaitza da oraintsu irekitako ISO 50001 ziurtagiria duen Europako lehendabiziko merkatalgunea.
Horretaz gain, bezeroaren kontzientziazioa eta formakuntza sendotzea beste arlo estrategikoa da. Zentzu honetan “Planetaren ordua” ekimenaren inguruko informazioa zabalduko du bezero eta langileen artean.