Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eroskik 494 milioitik gorako erosketak egin zizkien tokiko hornitzaileei 2024an, EAEn
Eroskik tokiko ekoizpenarekin duen konpromisoa indartzen jarraitzen du. 2024an 365 hornitzaileri egin dizkie erosketak, 494 milioi eurotik gorako balioa dutenak. Kooperatibak 8.000 euskal produktu inguru merkaturatzen ditu, eta horietako askok leku nabarmena dute dendetan, batez ere, produktu freskoek, hala nola, frutek, barazkiek eta ortuariek.
Erosketa bolumenean gehien hazi ziren produktuak barazkiak eta patatak (%6), behikia eta haragi-elaboratuak (% 8) eta euskal gaztak (%10) izan ziren, Euskal Gaztak proiektuaren barruan eta Idiazabal Jatorri Izenarekin lankidetzan. Gainera, hazkundea izaten ari diren beste kategoria batzuek ere ildo horri eusten diote, hala nola, esne freskoak eta plater prestatuek (%12 eta %14, hurrenez hurren).
Asun Bastida Eroskiren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialaren arabera, “bertako produktuekiko konpromisoa urtero handitzen" da, Eroskiren dendak bereizten dituen hurbiltasun eta freskotasun eskaintza indartuz.
Eroskik hitzarmen bat du Eusko Jaurlaritzarekin, tokiko nekazal-elikagaien industria indartzeko, eta Eusko Label zigilua duten produktuen kontsumoa sustatzen du bere dendetan "Bertako Txokoa" izeneko guneen bidez. Gainera, Tokiko Hornitzaileei Laguntzeko Programaren bidez, 100 ekoizle txikiri baino gehiagori laguntzen die ekoizpen iraunkorragoa lortzeko helburuan.