Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
EROSKIk 30 frankizia inauguratu ditu 2020ko lehen seihilekoan
Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatzeko ekimenaren bitartez, bultzada indartsua hartu du EROSKIren belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituen Zurekin eredu komertzialak.
Inaugurazio horietako 26 frankizia berrien irekierak dira, eta beste lauk entseinak aldatu dituzte. Autonomia erkidego hauetan egin ditu kooperatibak frankizien inaugurazioak: Katalunia (5), Madril (4), Euskal Autonomia Erkidegoa (4), Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa eta Balearrak (hiruna inauguraziorekin), eta Errioxa eta Andaluzia (bina inauguraziorekin) eta azkenik Galizia eta Nafarroa irekiera banarekin.
EROSKIk aurreko urteetako irekieren erritmoari eusten dio. Hala, bost urte honetan, 300 inaugurazio baino gehiago egin ditu, eta gaur egun, frankizia erako 500 supermerkatu baino gehiago ditu. 2019an, kooperatibak 58 frankizia inauguratu zituen, eta aurten 60 inaugurazioetaraino iritsi asmo du. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante.
EROSKIren frankizien supermerkatu sarean, %30 inguru igo dira salmentak urteko lehen sei hiletan. Horrek esan nahi du %16 handitu dela aurten oraingoz merkatuaren gainetik, Nielsen datuen neurketaz eta analisiaz arduratzen den konpainiaren txostenak dakarrenez. "Merkatutik bestelako frankizia eredu bat eskaintzen dugu; izan ere, geure izaera kooperatiboak geure bazkide langileekin ekintzaileen premietatik hurbil kokatzen gaitu. Eredu komertzial erakargarri bati esker lortu dugu haztea; izan ere, COVID-19ak eragin duen osasun krisian sektoreko batez bestekoak baino hobeto bete ditugu kontsumitzaileen beharrak", nabarmendu du EROSKIren Frankizia arloko zuzendariak, Enrique Martinezek.
Formatu komertzial askotarikoak
EROSKIk supermerkatu formatu bat baino gehiago du, bere frankizietara eta negozioa ezarri nahi duen lekuko biztanleriara egokitzen dena. Besteren artean EROSKI City formatua dago, 350-500 metro koadro ingururekin, eta hirien eta 1.500 biztanletik gorako herrien erdialdean kokatua. Hor dago, halaber, azken berrikuntza ere, Rapid formatua, 2017an inauguratua. Komenentziako autozerbitzu bat da, ordutegi zabala duena, hamabost ordu egunero zabalik (08:00-23:00), urteko 365 egunetan eta 150 metro koadro dituena. Metro koadroko dagoen eskaintza komertzialik zabalena dauka, 3.600 erreferentzia baino gehiagorekin. Horrela, kontsumitzailearen 800 bat premia estaltzen ditu.
EROSKIk dagoeneko horrelako hogei bat denda ditu, batik bat Madrilen, Levanten, Bartzelonan eta Balear Uharteetan. "Merkatua harrera bikaina izaten ari da. Komenentzia erako denda bat da, kokalekuen tipologia askotarikoetara egokitzen dena, eta arrakasta handia izaten ari da merkatuko aukerak eta joerak aprobetxatzen ari delako", azaldu du EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak.
Tokiko produktuen aldeko apustua
EROSKIren frankiziek arrakasta dute, zeren eta bezeroari arreta pertsonala ematen zaio, tokiko produktuen alde egiten du, elikagai freskoak nabarmentzen ditu eta elikadura osasungarria sustatu. Horra hor zergatik duten halako arrakasta EROSKIren frankiziek; kooperatibak bere frankizia sare osoan eskaintzen ditu ezaugarri horiek berak.