Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
Eroskik 12,8 milioi euro ordaindu dizkie interesetan mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertitu dutenei
Eroskik gaur abonatuko ditu, hilaren 31n, Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %3,022ko interes tasan 2002 eta 2004ko jaulkipenetarako eta %2,522 2007korako. Bihar, otsailaren 1ean, Eroskik Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %3,022ko interes tasan. Guztira, 12,8 milioi euro abonatuko dizkie Eroskik interesetan inbertsio tituluak dituztenei.
Eroskik bere burua indartzeko lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 345 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.
Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %73 jaso du interesetan, eta %82 orain urte bat iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %61 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %70; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %39 jaso du edo %47 baldin trukea egin bazuen.
"Ekarpenen jabeei urtero ordaindu zaie beren inbertsioaren balio nominalaren arabera, finantza merkatuko kotizazioa edozein izanda ere", adierazi du Jose Ramon Anduagak, Eroskiko Ekonomia eta Finantza zuzendariak. Tituluaren balio nominalaren arabera egiten da MFEen urteko ordainketa, eta ezin zaio galerarik egotzi.
2017. urterako, interes tasa %2,9an geldituko da (%-0,100 + %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,4an (%-0,100 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.