Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
EROSKIk 10.000 maskara eman dizkio GSRri
EROSKIk 10.000 maskara kirurgiko eman dizkio Gestion de Servicios Residenciales euskal kooperatibari. Kooperatiba horrek adinekoentzako arreta soziosanitarioaren zerbitzuetan kudeaketa osoa eramaten du zahar etxeen, eguneko egoitzen eta etxerako laguntza zerbitzuen bitartez. Dohaintzaren helburua da produktu honen eskasia eta premia arintzea gizartean osasun krisi honekin asko sufritzen ari den sektoreetako batean, material behar handia baitago. Aretxabaletako Debagoiena egoitzan eman ditu, kooperatibak kudeatzen duen zahar etxeetako batean.
EROSKI elkartasun ekintza asko gauzatzen ari da COVID-19aren krisia eragiten ari den ondorioak gizarteko sektorerik zaurgarrienetako batean gutxitzeko helburuz. Alde horretatik, orain egun batzuk iragarri zuen 100.000 maskara banatuko zituela Euskal Autonomia erkidegoan, eta akordio horren parte da dohaintza hau.
"EROSKIk badaki nola eragiten ari den krisi hau gizarteko kolektiborik zaurgarrienetako batean, zahar etxeetako jendearengan, alegia. Ekintza honekin, gure laguntzatxoa eman nahi dugu, eta zahar etxeetan gure adinekoak zaintzen egiten ari diren lan eskerga aitortu", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendaria.
"Eskerrik asko, zinez, EROSKI, elkartasun erakustaldi honegatik; horri esker, gure adinekoak babestu ahalko ditugu, eta gure zaintza lanean buru belarri jarraitu, pandemia honek ekarri dizkigun zailtasunen gainetik", esan du GSR kooperatibako Klaudia Luquitak.