Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Eroski urteko "frankizia emaile" izendatu dute elikagaien sektorean
Sendotasuna eta lehiakortasuna aitortu diote Eroskiren frankizia ereduari, baita frankizia sareari lagun egiteko eta babesa emateko duen prestasun etengabea ere; era berean, kooperatibak kudeaketaren alorrean garatu duen bikaintasuna eta hazkunde iraunkorra aitortu dizkiote.
Zazpigarren aldia da Eroskiren frankizia sarea aitortzen dutena, eta bosgarrenez lortu du urteko frankizia emailearen garaikurra. Aitortza hauek prestigioa ematen diote Espainian eta nazioartean, eta balioa ematen diote frankizien sisteman diharduten eragile nagusien zereginari.
Bosgarrenez lortu du urteko frankizia emailearen garaikurra.
"Sari honekin, aitortza egiten zaio gure frankizia sarearekin batera egiten dugun lanari. Eroskin jarraitzen dugu frankizia eredu sendo, hurbil eta errentagarri baten alde egiten, oinarritzat harturik konfiantza, etengabeko laguntza eta lankidetza. Gure helburua da komertzioarekiko dugun ikuskera eta kontsumitzaileei zerbitzu emateko dugun bokazioa ulertzen duten ekintzaileekin batera haztea", nabarmendu du Alberto Cañasek, Eroskiren Frankizietako zuzendariak.
Eroskik eskaintzen duen frankizia eredua oso lehiakorra eta errentagarria da; kooperatibak eta frankiziatuek duten harreman estuan oinarritzen da. Eredu honetan nabarmentzekoak dira hurbiltasuna, freskoen kalitatea, tokiko produktua eta familientzako aurrezkia. Salerosleak zuzenean kudeatzen du bere negozioa banaketaren sektorean eskarmentua duten profesionalen laguntzarekin eta sendo errotuta dagoen konfiantzazko marka batekin.
Gaur egun, Eroskik 600 supermerkatutik gora ditu frankizian, Espainia guztian banaturik. Kooperatibak erritmo sendoz handitzen eta finkatzen dihardu bere frankizia sarea, hori baita garapen komertzial hurbilekoaren zutabe estrategikoetako bat.
Gaur egun, Eroskik 600 supermerkatutik gora ditu frankizian, Espainia guztian banaturik.
Bilakaera horri esker, gero eta aniztunagoa eta inklusiboagoa den sarea finkatzea lortu du. Gaur egun, hogei naziotako ekintzaileek kudeatzen dituzte EROSKIk frankiziaturik dituen 171 supermerkatu; horrek erakusten du kooperatibak nolako konpromisoa duen ekintzailetzarekin eta integrazioarekin, eta nola eratzen dituen enpresa aukerak, lurraldez lurralde.
Hazkunde eredu horrek hurbileko eta konfiantzazko harremana sustatzen du frankizia hartzaileekin, apustu egiten du ekintzailetza bultzatzeko eta enpresa garapenerako aukerak errazten dizkie askotariko soslaiei eta nazioarteko ekintzaileei.
Frankizia hartzaileen sarea indartu du 2025ean
Eroskik 46 frankizia inauguratu zituen 2025ean; horretarako, 9 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen, eta 276 lanpostu sorrarazi. Katalunian eta Andaluzian pilatu dira irekiera gehienak; hala, indartu egin da hedapenerako estrategikoak diren lurraldeetan konpainiak duen presentzia.
Kooperatibaren asmoa da hazkuntza erritmo horri eustea 2026an, 50 frankizia berri baino gehiago irekita; horretarako, fokua jarriko du Katalunian, EAEn, Andaluzian, Madrilen, Levanten, Galizian eta Balearretan, hazkunde estrategia iraunkor eta hurbilekoaren ildoan.
Eroskiren frankizia eredua indartzen ari da; izan ere, bere proposamen komertzialak oinarri sendoak ditu: aurrezkia, hurbiltasuna, freskoen kalitatea eta tokiko produktua, guztiz lerrokatuta dagoena gaur egun kontsumitzaileek dituzten lehentasunekin. Horretaz gainera, konpainiak jarraitzen du efizientzia operatiboan eta digitalizazioan aurrera egiten, eta tresnak eta soluzioak txertatzen, frankizia hartzaileen kudeaketa eta errentagarritasuna gero eta hobeak izan daitezen.
Ereduaren sendotasun adierazle nagusietako bat zera da, Eroskiren frankizia erako denden %45 frankizia hartzaile batek baino gehiago kudeatzen dituela; horrek erakusten du luzera begira nolako konfiantza eta egonkortasuna dituen proiektuak.
Ereduaren sendotasun adierazle nagusietako bat zera da, Eroskiren frankizia erako denden %45 frankizia hartzaile batek baino gehiago kudeatzen dituela.
Horretaz gainera, 2025ean frankiziarik onenaren sariarekin aitortu zuten "Supermerkatu erako frankiziak" kategorian, 2026ko Urteko Merkataritza Sarietan. Kontsumitzaileek ematen dituzte sariok, eta Espainian kontsumitzaileen arloan denik lehiaketarik handiena da. Lehengoez gainera, 2025 honetan Espainiako eta Europako Frankizia Saria jasota, indartu egin dira frankiziaren proposamena eta erakargarritasuna.