Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Eroski Consumer-en ataria finalista izan da 2012ko Internet Sarietan
Epaimahaiaren esanetan Eroski Consumer ataria erosoa eta gizarte-zerbitzua ematen duen ataria da. Eroski Consumer aldizkariaren bilakaera naturala da ataria. 1998ko urtarrilean martxan jarri zutenetik paperean lekurik ez zuen informazio eguneratua eskaini du. Atari onenaren saria RTVE a la carta webguneak irabazi du, eta Trip Advisor ere finalista izan da.
Lau sail
Ataria lau sail handitan banatuta dago: elikadura, etxebizitza, bidaiak eta teknologia berriak. Gainera, 1998az geroztik argitaratu diren aldizkari guztiak daude webgunean.
Eroski Consumer atariko zuzendari Alejandro Martinezen esanetan: “Egunero lan egiten dugu erabiltzaileei informazio erosoa eskaintzeko. Gure lanaren parte da irakurleei modu arduratsuan eta beharren arabera kontsumitzen erakustea”.
Internet Sariak 1997an sortu zituzten.