Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua MU eta Erkideren eskutik
Mondragon Unibertsitateak eta Erkidek antolatutako Ikastaroaren helburua da Kooperatiben kudeaketaren kontzeptu, teknika eta tresnen garapenean trebatzea. Enpresaren alderdiak aztertu eta ebaluatu ahal izateko gaitasunak eskuratuko ditu partaideak.
Ikastaroa kooperatibetan kudeatze ardurak dituztenei zuzenduta dago.Ikuspegi integratzaile, diziplina anitzeko eta globala duen prestakuntza eskaintzen du, eta horretarako ezagupen-transmisio, ikaskuntza eta garapeneko metodologia garatzen du, praktika eta teoria
uztartzen dituena, eta hor sartuta daude eskola-saioak, kasuen eztabaidak, baita banaka nahiz taldeka egiteko lanak ere.
Ikastaro aurreratuaren programa honako hau izango da:
- Kooperatiben Kudeaketa Estrategikoa
- Marketina enpresa Kooperatiboetan
- Kooperatiben Ekonomia eta Finantza Kudeaketa
- Lankidetzarako zuzendaritza trebetasunak
Izen-ematea otsailaren 20a baino lehen egin beharko da eta ikastaroaren prezioa 2.000 euro bada ere, ERKIDEko kide diren enpresatako kideek %85eko deskontua izango dute.