Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Eneko Sagardoy: “Youtuben futbolari turkiarren prentsaurrekoak ikusita eman nion doinua Goenkalen interpretatzen dudan pertsonaiari”
TU lankide aldizkarian argitaratuko dugu bere osotasunean Eneko Sagardoy durangarrari eginiko elkarrizketa. Aurrerapen gisa, jarraian, Enekori eginiko elkarrizketaren zenbait pasarte.
MU eta kooperatibak ezagutzen zenituen?
Nire osaba MUko irakasle izan zen, eta kooperatibagintza ezagutzen nuen. Ikasketak Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletan egin nituen, kooperatiba izaera dutenak, eta beraz, niretzat eredu hau ez da berria.
Ikus-entzunezkoen komunikazioaz gain aktore lanak ere egiten dituzu, ezta?
Bai, Goenkalen ari naiz, eta oso gustura nago. Interpretazio arloan bi ikastaro egin izan ditut, bat Mikel Rueda zuzendariarekin eta bestea Ramon Barearekin. Gainera, badira lau urte Durangoko Karrika Antzerki taldean ari naizela. Laster Arrasateko Gaztetxera gatoz "Lurra Astinduz"-ekin.
Goenkalen Turkiatik etorritako gizaseme bat interpretatzen duzu.
Fisikoak laguntzen dit. Aukeraketara euskaldun bat interpretatzeko asmoarekin joan nintzen, baina ETBkoek froga egin eta egun batzuetara deitu zidaten turkiar bat karakterizatu behar nuela esanez eta, horrela egin nuen.
Elkarrizketa bere osotasunean, TU lankide aldizkaiaren urtarrila-otsaileko zenbakian.