Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Emakundek Enpresagintza fakultatea berdintasunerako erakunde laguntzaile izendatu du
Emakundek 73 enpresa eta entitate aitortu ditu emakume eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa eta horien artean dago Enpresagintza fakultatea.
Ziurtagiri honekin, 2008an hasitako ibilbidea saritu dietela uste dute Berdintasun Taldeko kideak.
Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die 73 enpresa eta entitate ezberdinei.
Erakunde horietatik unibertsitateko mailako bakarra izan da Mondragon Unibertsitateako Enpresagintza Fakultatea.
Honen helburua da euren erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateen lana aitortzea. Ziurtagiria lortzeko kontuan hartu dira lan-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak, eta enpleguarena kalitateari dagozkionak; eta baita kanpora begira egindako jarduerak ere