Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Elkarretaratzea indarkeria matxistaren aurka Mondragon Unibertsitatean
Gaur eguerdian elkarretaratzea egin da Mondragon Unibertsitateko campusetan, joan den ostiralean Enpresagintza Fakultateko emakume batek jasandako eraso sexual saiakera gaitzesteko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa berresteko.
Gaur eguerdiko 12:00etan Mondragon Unibertsitateak egindako deialdiari erantzunez, ikasle, langile eta komunitateko kide ugari bildu dira campusetako sarreretan. Ekitaldian manifestu labur bat irakurri da, eta ondoren bost minutuko lanuzte sinbolikoa egin da, gertatutakoaren aurrean gaitzespena adierazteko.
Elkarretaratzean adierazi denez, unibertsitate komunitateak elkartasun osoa helarazi nahi izan dio erasoa jasan duen emakumeari eta haren inguruari. Era berean, jakinarazi da dagokion salaketa jarrita dagoela eta gertakariak argitzeko prozesua martxan dagoela.
Halaber, azpimarratu da indarkeria matxista ez dela gertakari isolatua, baizik eta gizartean errotuta dagoen arazo estrukturala. Horren aurrean, hezkuntza-eragileek eta gizarte osoak duten erantzukizuna nabarmendu da, berdintasuna sustatzen eta indarkeriarik gabeko espazioak eraikitzen jarraitzeko.
MONDRAGONek ere babesa eta elkartasun osoa adierazi nahi dizkio erasoa jasan duen emakumeari, bat egiten du indarkeria matxistaren aurkako gaitzespenarekin, eta gizarte osoari dei egiten dio aktiboki parte hartzera, emakume guztientzat indarkeriarik gabeko bizitza aldarrikatzeko.