Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Elkarrengandik ikasiz: 'Kooperatibismoa atzo eta gaur'
Bai Euskarari Elkarteak Kutxa Fundazioak lagunduta 'elkarrengandik ikasiz' izeneko bideo sorta ekoiztu du. Gaur estreinatu da lehengo saioa eta kooperatibismoa izan da aztergai. Besteak beste, MONDRAGONeko hedapen kooperatiboko arduradun Ander Etxeberriak parte hartu du lehenengo saioan.
GEZKI Institutuko Aitor Bengoetxea, Goiener-eko Naroa Elortza eta MONDRAGON Korporazioko Ander Etxeberria izan dira lehenengo saioko hizlariak. Kooperatibismoaren balioak, hastapenetatik gaur arte ikasitakoa, egindako ibilbidea eta aurrera begirako erronkak izan dituzte hizpide. Saioa Bai Euskarari Elkarteak ekoiztu du Kutxa Fundazioaren babesarekin eta beste zenbait arlo eta hizlari izango dira protagonista etorkizunean.