Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Elkarrekin hobeto berreraiki daitekeela aldarrikatuko dute kooperatibek nazioarteko egunean
Uztailaren 3an ospatuko dute mundu osoko kooperatibek nazioarteko eguna. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bat egin du aldarrikapenarekin eta aurtengo leloarekin.
'Elkarrekin hobeto berreraiki' daitekeela aldarrikatuko dute aurten kooperatibek. Pandemia eta Covid-19 sasoiaren ondorengo krisiari aurre egiteko 'formula' egokiena elkarrekin berreraikitzea dela erakutsiko dute mundu osoko kooperatibek. Hala, Nazioarteko Kooperatiben Aliantzak deituta, munduko mila milioi kooperatibistrk eta hiru milioi kooperatibek euren indarra erakutsiko dute uztailaren 3an. Eusadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak ekitaldia deitu du eta bertan izango dira, besteak beste, MONDRAGONeko ordezkariak ere. Hala, Euskadiko kooperatiba arloko erakunde eta elkarte ezberdinek ere bat egin dute aldarrikapen egunarekin.