Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
Ekiten sariak banatu ditu Mondragon Unibertsitateak
Erosketak orgarik gabe egiteko proiektuak (Erosotasuna erosketetan), baserriko eta sasoiko produktuak on line saldu eta etxera eramateko proiektuak (BaserriTIK) eta bizikletak garbitzen duen txanpon bidezko makinaren egitasmoak (Bike washer) jaso dute aurten Mondragon Unibertsitateak urtero banatzen dituen Ekiten sariak.
Ekintzailetasuna bultzatu eta enpresa berrien sorrera sustatzeko asmoz egiten da Ekiten sariketa. Aurten 56 taldek, iaz baino 21 gehiagok, eta 180 pertsonak parte hartu dute lehiaketan eta horietatik zazpi talde izan dira sarituak.
Sariketa hiru kategoriatan banatzen da:
- Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa
- Landa-Gunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen Lehiaketa eta Gazteria
- Asiaialdia eta Kirol arloko Ideien Lehiaketa.
"Epaimahaiak ez du erraz eduki irabazleak aukeratzerakoan", adierazi dute unibertsitateko arduradunek.
V. Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa
- Sari nagusia Erosotasuna erosketetan proiektuak eskuratu du.
- Kategoria berean, bigarren saria autoak herri eta hirietan aparkatzen laguntzen duen aplikazio mugikor batean oinarritutako proiektuak eraman du.
- Hirugarren saria Disainnitek diseinu egitasmoak jaso du. Egitasmo horren oinarria era guztietako lokalak diseinu teknologikoaren eta berritzailearen ikuspuntutik diseinatzeko aholkuak eskaintzean datza.
III. Landa-Gunearen Garapenerako Ideien eta Poriektuan Lehiaketa
- Irabazle nagusia BaserriTIK proiektua izan da.
Bigarren eta hirugarren postuak hutsik geratu dira.
II. Gazteria, Aisialdia et Kirol arloko Ideien Lehiaketa
- Bike Washer izan da irabazle nagusia.
- Bigarren saria ActinMap ideiak jaso du. Azken proiektu hau ekimenak (jaiak, manifestazioa, kontzertuak,...) geologikoki lokalizatzean datza.
- Hirugarren saria sare sozialak ulertzeko modua aldatzen duen Whoru-Geo-Social Live Network proiektuak eraman du.