Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Ekintzailetasun saria 'Arizmendiko Neskak' taldearentzat
Iragan asteburuan jokatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko First Lego Leagueko kanporaketa Zamudion, eta 33 taldek parte hartu zuten txapelketan. Horietako hiru Arizmendi Ikastolakoak. Partaideek hiru froga egin behar izaten dituzte lehiaketa horretan: alde batetik, bi aurkezpen (aurkezpen zientifiko bat eta tekniko bat) eta bestetik, sortutako robotari misio batzuk eginarazi behar dizkiote.
Robotaren misioak
Bada, robotaren misioetako frogan Arizmendi Ikastolako talde bat laugarren geratu zen, Gaztelupeko DBHko taldea, hain zuzen ere, Arizmendi-Ikerlan taldea. Sailkapen nagusia osatzeko robotaren frogaz gain, beste biak ere kontuan hartzen dira, eta tamalez, Arizmendiko taldeak ez ziren aurreneko hiruen artean izan.
Ekintzailetasunaren saria
Era berean, beste sari batzuk banatzen dira lehiaketa horretan, tartean, Ekintzailetasunaren Saria. Arizmendi Ikastolako talde batek jaso zuen sari hori. Batxilergoko neska taldea (Arizmendiko Neskak) nabarmendu zuen epaimahaiak, besteak beste, zailtasunen aurrean erakutsitako jarrera eta interesagatik. Oro har, egindako lanarekin oso pozik etorri ziren guztiak, irakasleak zein ikasleak, eta aurrerantzean ere ilusio berarekin jarraitzeko irrikaz.