Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Eguraldi txarrari umorez erantzun
Eguraldiak ez zuen oraingoan Ikerlanekin bat egin. Zentro teknologikoak bere egun handia ospatu behar zuen egun berean, lainotuta esnatu zen, ilun eta euripean. Hala ere, ez zen aurpegi goibelik ikusi, Ikerlaneko familiak umorez eta pozik Elkartearen Eguna ospatzeko gogoa hori baino askoz gehiago baita. Teknologia asko garatu bada ere, zorionez oraindik eguraldia manipulatzeko gaitasunik ez du Ikerlanek eta aterkipean egin behar izan zituzten eguneko aktibitate guztiak.
Goizean goizetik abiatu zituzten aktibitateak, eta erakutsi zuten oso talde 'sanoa' dela, eta kirolaria oso
Aurtengoa, gainera, berezia izan da. Zentro Teknologikoak 50 urte bete ditu eta elkartearen eguna herrian bertan ospatzea erabaki zuten, inora joan barik, bertatik bertara sorlekuak merezi duen protagonismoa aldarrikatuz.
Goizetik gauera arte
Goizean goizetik abiatu zituzten aktibitateak, eta erakutsi zuten oso talde 'sanoa' dela, eta kirolaria oso. Txirrindularitza, mendi ibilaldia, mendi bizikleta martxa... asko izan ziren kirolarekin loturiko aktibitateak. Beste batzuek, berriz, Arrasateko alde zaharra, erdi aroko eraikin eta kaleak hobeto ezagutzeko ibilaldi gidatua egin zuten. Eta motorrean ibilaldia egiteko aprobetxatu zuenik ere izan zen.
Kontuak kontu, goizeko aktibitateen ondoren, bazkaria egin zuten Iturripeko frontoietan, eta ondoren ondorengoak... Izan baitzen festa asko luzatu zuenik ere. Azken urteetan tradizio bilakatu da Elkarte Eguna Ikerlanen, eta urtetik urtera, lan-taldeko kide ugarik egiten dute bat ospakizunarekin. Lana garrantzitsua bada, elkarren arteko harreman sanoa ez baita gutxiago.