Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Donostiako Manifestua sinatu dute Europan gizarte ekonomia indartzeko
Europako erakundeetako eta Europar Batasuneko 19 herrialdetako ordezkarik Gizarte Ekonomiari buruzko Donostiako Manifestua sinatu zuten atzo. Manifestu horren helburua da ekoizpen-sektore hori bultzatzen duten politikak indartzea, "kalitatezko enplegua sortzen duelako eta gizarte-onura handiagoa dakarrelako". Adierazpen hori Lan Ministerioak Europar Batasuneko Espainiaren Lehendakaritzaren programaren barruan antolatutako Gizarte Ekonomiaren Europako Konferentziaren amaiera-ekitaldian sinatu zen. Hitzordua Kursaalen egin zen, eta bi egunez bostehun aditu inguru bildu zituen, horien artean Europako ministroak eta estatu-idazkariak eta nazioarteko erakundeetako eta sektoreko erakundeetako ordezkariak.
Egunotan neurriak eta proposamenak aztertu dituzte, Europan 13,6 milioi pertsona baino gehiago (biztanleria aktiboaren % 6,3) enplegatzen dituen produkzio-eredua ezartzen jarraitzeko. Victor Meseguer Gizarte Ekonomiako Ordezkari Bereziak, manifestua sinatu ondoren, honako hau adierazi zuen: "Gizarte-ekonomiak lan duina sortzeko aukera ematen du, lurralde- eta gizarte-kohesioa sortzen du, eta, gainera, berdintasuna eta etekinen birbanaketa bultzatzen ditu". Horregatik, bere ustez, "Europako politika guztietan arreta handiagoz hartu behar da".
Adierazpen hori Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentziaren amaiera-ekitaldian sinatu da
Helburu horretarako gakoetako bat Gizarte Ekonomiaren Europako Ekintza Plana aplikatzea dela esan zuen, Manifestuan jasotzen den bezala. Bertan, EBko herrialdeek, Europako erakundeek eta sektorearen ordezkari diren erakundeek esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea eta lankidetza sustatzea eskatzen da. Ekoizpen-sare hori kooperatibek, mutualitateek, elkarteek, fundazioek, gizarte-enpresek eta gizarte- eta ingurumen-onurei lehentasuna ematen dieten beste egitura juridiko batzuek osatzen dute.