Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
DOCs saio berriak ekoizpen konponbide eta aplikazioak aztertuko ditu
Oraingo honetan, 2ACAD-ek ekitaldi bat aurkeztuko du, Autodesk, Ekide, Iruña Tecnologías eta Saiolanekin batera, 4.0 Industriaren edo Industria Adimendunaren ikuspegi osatu bat eskaintzeko.
Abiapuntutzat “smart factories” hartuta, produkziorako bitartekoak antolatzeko modu berri bat da, produkzioaren beharrak eta prozesuak hobeto egokitzeko, eta baliabideak efizientzia handiagoz esleitzeko. Digitalizazio horrek laugarren industri iraultza eragin du.
2aCAD eta Autodeskek Autodeskeko diseinuaren azken soluzioak azalduko dituzte, eta errealitate birtualera eta faktorien 3D eskanerrera hurbilduko zaitugu. Errealitate birtualean, erabiltzailea mu8ndu fisikoaren errealitate materialetik bakartzen da, eszenatoki edo ingurune erabat birtual batean “murgiltzeko”.
Puntako garapenak
Ondoren, Ekidek prozesuei balioa emateko moduaz jardungo du, ikusmen artifizialaren edo irudien prozesamenduaren prozesuen bitartez, izaera transbertsala kontuan hartuta. Funtsezko teknologia da 4.0 Industriaren garapenerako. “Produkzioaren begi” moduan, ikusmen artifizialak produkzio malguagoa ahalbidetzen du, produkzio fluxua kontrolatu daitekeelako piezaren ikuskapenaren bitartez.
Azkenik, Iruña Tecnologias etxeak robotika kolaboratiboaren merkatuetan dauden aplikazioan erakutsiko ditu, horren ezaugarriak izanik, besteak beste, malgutasuna, irisgarritasuna eta programatzeko erraztasuna. Robotika kolaboratiboak robot industrialen belaunaldi berri bat definitzen du, zeinek pertsonekin elkarlanean diharduten, espazio fisikoa konpartituz, robotika industrialaren aplikazio tipikoetan behar diren ohiko segurtasun murrizketarik gabe. Halaber, robotika mugikorraren logistikarako soluzioak ere erakutsiko ditu.
Agenda
8:30 – 9:00 Parte hartzaileen harrera
9:00 – 9:15 DOCs egitasmoaren aurkezpena - Angel Mari Etxabe – Saiolan SA
9:15 – 9:30 2ACAD aurkezpena - Manuel Monje – 2ACAD
9:30 – 10:15 Autodesk Diseinu eta Fabrikazio soluzioak - Oriol Llort – Autodesk
10:15 – 11:00 Nola gehitu balioa prozesuei ikusmen artifizialaren bitartez - Oscar Sevillano – Ekide
11:00 – 11:45 Kafea
11:45 – 12:30 Robotika kolaboratiboa eta Robotika mugikorra - Cesar Gonzalvo – Iruña Tecnologias
12:30 – 13:15 Errealitate birtuala, faktorien 3D eskanerra
13:30 – 15:00 Luntxa eta standetako bisita