TUlankide MONDRAGON

Demium Startups negozio-inkubagailuak egoitza ireki du Euskadin

2018/03/27

Demium Startups-ek, estatu-mailan startupak sortzen aitzindari den inkubagailuak, egoitza bat ireki du Euskadin, tokiko ekintzaileei negozio digital sendoak sortzen laguntzeko asmoz. Horretarako, Mondragon Team Academyren lankidetza izan du.
Demium Startups negozio-inkubagailuak egoitza ireki du Euskadin

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzietako Fakultateko Mondragon Team Academy, ekintzailetza-unitate horrek Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako gradua (LEINN) eskaintzen du —haren bereizgarria hezkuntza-berrikuntza disruptiboaren metodologia da— eta, gaur egun, 1.000 ekintzaile-taldetik gora ditu, nazioarteko sareko zortzi laborategietan: Bilbo, Irun, Oñati, Madril, Bartzelona, Valentzia, Querétaro (Mexiko) eta Shanghai (Txina).

Demium Startup inkubagailuak inkubazio-prozesu bat jarriko du martxan, talentu ekintzailea bilatzeko, ALLSTARTUP Euskadi izeneko 48 orduko jardunaldi trinkoetan. Bilboko Berrikuntza Faktorian egingo dirra, apirilaren 20an, 21ean eta 22an.

Inkubazio-aldian, parte-hartzaileak elkarrekin biziko dira beren abiatze-proposamena aurrera eramateko. Ekintzaile-talde onenek Demium Startups-en Inkubazio Programan hartuko dute parte. Programa horrek sei hilabete iraungo du, eta, han, behar duten laguntza guztia jasoko dute negozioa martxan jartzeko.

Demium Startups

Demium Startups startupen inkubagailuen sareak talentu onena identifikatu, konektatu eta garatzen du, elkarrekin gizartea eraldatuko duten enpresa arrakastatsuak sortzeko eta ekintzailetza-kontzientzia sorrarazteko. Beste herrialde batzuetan arrakasta izan duten ereduetan oinarritutako ideiak identifikatzen ditu, bai eta mundu-mailako merkatu-joerak ere. Hala, enpresa berritzaile, eskalagarri eta inbertigarriak eraikitzen ditu. 

Espainiako hiru hiri nagusietan (Valentzia, Madril eta Bartzelona) negozio berritzaileak garatzen diharduten hiru egoitza ditu. Startup digitalei laguntzeaz gain, bi espezializazio-arlo ditu: batetik, bideo-jokoen sektorea (Demium Games), eta, bestetik, errealitate birtuala eta errealitate areagotua (Oarsis).

ALLSTARTUP Euskadi

Hautaketa-prozesu honetan, negozio-, marketin- eta teknologia-profilak dituzten ekintzaile onenak bilatzen dira. Parte-hartzaileek 48 ordutan bildutako jardunaldi trinkoetan egingo dute lan, ALLSTARTUP Euskadi izenekoetan. Jardunaldiok Bilboko Berrikuntza Faktorian egingo dira, apirilaren 20an, 21ean eta 22an. Egun horietan, ekintzaileak elkarrekin biziko dira, proposatutako proiektu pilotu bat gauzatuko dute, eta dinamizazio-jarduerak, kontaktuak egiteko jarduerak eta lantegiak egingo dituzte.

Ekitaldi horretarako parte-hartzaileak hautatzeko prozesua hasia da dagoeneko. Izen-emate guztiak webgune honen bidez kudeatuko dira, beranduenez apirilaren 16ra arte: http://new.demiumstartups.com/es/allstartup-bilbao/

AllStartup Euskadiko ekintzaile-talde onenek Demium Startups-en Inkubazio Programan hartuko dute parte. Programa hori apirilaren 23an hasiko da, eta sei hilabete iraungo du. Mondragon Team Academy lankidetzan ari da programa horretan, eta Bilboko Berrikuntza Faktorian egingo da. Ekintzaile berriek behar duten laguntza guztia izango dute proiektuak aurrera egin dezan: lekua, trebakuntzak, mentoretzak, metodologia, ekosistema, inbertsioa eta kontaktuak, besteak beste. Horrez gain, administrazio-, lege-, komunikazio-, kontabilitate-, marketin- eta diseinu-kontuetan lagunduko zaie hautatuei. Programa amaitu ondoren, Demium-en sortutako startupek finantzaketari buruzko trebakuntza osoa, laguntza trinkoa eta Demium-en inbertitzaile-sarearekiko kontaktuak izango dituzte, enpresa sortu ondoren behar den inbertsioa lortzeko.

Eguraldia
Asteartea 19 Min: 4
Max: 13
Asteazkena 20 Min: 4
Max: 12
Osteguna 21 Min: 6
Max: 13
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak