Irakurriena
- 1. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 2. Eikak aurrera egin du isolamendu termikorako gaitasun handiagoa duten materialen garapenean
- 3. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 4. Elkar-Lanek 113 kooperatiben sorrera bultzatu du Euskadin 2020an, 318 enplegu sortaraziz
- 5. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 6. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 7. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 8. "KOOPHEZI-i tresnak 10 aldagai desberdinekin neurtzen du Pertsona Kooperatiboa profila"
- 9. Ariketa fisikoa egiten dutenek hilkortasun txikiagoa dute COVID-19an
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
Danobatgroupek COVID-19ari aurre egiteko konpromiso soziala indartu du

Ordenagailuen banaketa eta Interneterako konexioak instalatzea, konfinamenduan online prestakuntza errazteko eta eten digitala saihesteko, anbulantzietarako desinfekzio-sistemak, familia ahulenentzako elikagaien banaketa edo adinekoentzako telefono bidezko laguntza-zerbitzuak dira Danobatgroup makina-erremintaren fabrikatzaileak diruz lagundu dituen ekimenetako batzuk, Covid-19 pandemiagatik osasun-larrialdiko egoera hasi zenetik.
Zehazki, industria-taldeak konpromiso sendoa du bere hurbileko eragin-eremuaren eraldaketa sozialarekin, eta 80.000 euroko funtsak bideratu ditu programa solidarioetara, gaixotasunak eragindako krisiaren eragina arintzeko.
Lankidetza horien esparruan, taldeak Gurutze Gorriaren anbulantziak desinfektatzeko makina bat finantzatu du Azkoitian (Gipuzkoa). Erakunde horrekin berarekin lankidetzan, Danobatgroupek Elgoibarko ikasleen prestakuntza telematikoa errazteko ordenagailuak hornitzen lagundu du, online eskolak behar bezala jarraitu ahal izateko. Bergarako eskolei ere ordenagailu eramangarriak eman dizkie, eta ikasturte amaierara arte 33 ikasle Internetera konektatzeko aukera eman die, eten digitala saihesteko.
Era berean, taldea Gurutze Gorriarekin, Caritasekin eta Elikagaien Bankuarekin koordinatu da, apirilean eta maiatzean Elgoibar, Azkoitia, Bergara, Soraluze, Lekeitio, Andoain eta Deba-Itziarren 500 bat familiari behar dituzten produktuak ematearen kostuak bere gain hartzeko. Maiatzean bakarrik, proiektu honetara 35.400 euroko ekarpena egin du.
Era berean, diruz lagundu da adinekoentzako telefono bidezko laguntza zerbitzua zabaltzea “Zilarrezko haria” delakoa. Horren bidez, Nagusilan adineko pertsonentzako boluntariotzako erakundeak doako telefono bidezko arreta ematen die pandemia eta konfinamendua dela-eta bakardade handiagoan dauden adineko pertsonei.
Gainera, taldeak nazioarteko erakundeei (UNICEF, ACNUR eta Mugarik Gabeko Medikuak) urtero ematen dizkien diru-laguntzak aurreratzea erabaki du, erakunde horiek ezohiko testuinguru horretan proiektuak eta ekimenak aktibatu ahal izan ditzaten.
Ekintza horiek urteko lehen hilabeteetan abian jarritako ekimenei gehitu behar zaizkie, hala nola urte hasieran maskarak ematea Txinako gobernuz kanpoko erakunde bati, Asiako herrialdean Covid-19 izurritea arintzen laguntzeko eta babes-gailu horietako beste 6.000 unitate hirugarren adineko 10 egoitzatan banatzeko Danobatgroupeko ingurune hurbileko udalerrietan.
Ekimen horiei lagunduz, enpresa-taldeak kooperatiba-balioak sendotu nahi ditu, eta elkartasuna, gizarte-ongizatea eta bere eragin-eremuaren kohesioa sustatu osasun-larrialdiko egungo testuinguruan.