TUlankide MONDRAGON

"Culinary Zinema" sailak, nazioarteko goi-mailako 13 chef-ek sukaldatutako zazpi afari eskainiko ditu

2017/09/05

Basque Culinary Center-ek eta Donostia Zinemaldiak duela zazpi urtetik antolatzen duten Culinary Zinema sail ofizialaren barruan hainbat herrialdetako gastronomia oinarri duten istorioen zazpi ekoizpen izango dira, baita horien edukiei lotutako zazpi afari ere, goi-mailako chefek eskainita.
"Culinary Zinema" sailak, nazioarteko goi-mailako 13 chef-ek sukaldatutako zazpi afari eskainiko ditu

Zinema eta gastronomia lotzen dituen Donostia Zinemaldiaren Culinary Zinemaren zazpigarren edizioa irailaren 23tik 29ra bitartean egingo da aurten; zenbait herrialdetako (Alemania, Argentina, Danimarka, Espainia, Estatu Batuak, Estonia, Israel, Italia, Japonia eta Erresuma Batua) gastronomian oinarritutako zazpi ekoizpen eta horien edukiei lotutako zazpi afari hartuko ditu barnean.

Emanaldi eta afarietara joateko baterako sarrerak Zinemaldiaren webgunean edo Kutxabanken bitartez eros daitezke 70 euroren truke.

Basque Culinary Center-en emanaldien ostean eskainiko dituzten afarien artean Estrellas Michelin - Historias de las cocinas inaugurazio-filmari lotutako afaria nabarmentzen da. Film horrek gastronomiaren urrezko aroko Michelin Gidari buruz hitz egiten du. Gastronomian itzal handia duten hiru sukaldari arduratuko dira afari horretaz: Elena Arzak, Arzak jatetxeko chefa (hiru Michelin izar); Kamilla Seidler, Boliviako Gustu jatetxeko chefa (bi Michelin izar), eta Alain Weissberger, Austriako Taubenkobel jatetxeko chefa (bi Michelin izar).

The Cakemaker film eta opera prima Alemaniaren eta Israelen arteko koprodukzioa da. Oso afari berezia edukiko du Mishiguene jatetxeko chefa den Tomás Kalikaren eskutik; Donostiako Ni Neu jatetxeko Mikel Gallo chefa ere arituko da harekin batera, eta Israelgo abangoardiako sukaldaritza eskainiko dute.

Constructing Albert filmak, berriz, Albert Adrià jenio sortzailearen urratsei jarraitzen die; Michelin izar bana duten Euskal Herriko hiru chefek sukaldaritza-omenaldia eskainiko dute emanaldiaren ostean. Hona haien izenak: Rubén Trincado (Mirador de Ulía jatetxea), Daniel López (Kokotxa jatetxea) eta Kepa Txapartegi (Alameda jatetxea).

Japoniako sukaldaritza ordezkatzeko, orobat, Mutsuo Kowaki eta Osamu Tomita chef japoniarrak izango dira; sukaldaritza-esperientziak diseinatuko dituzte bento eta ramena ardatz hartuta.

Egitarau osoa

Eguna - Filma

 

Jatetxea

 

Chefak


Inaugurazioa. Larunbata, irailak 23
ESTRELLAS MICHELIN - HISTORIAS DE LAS COCINAS

 

Basque Culinary Center

 

Kamilla Seidler, Gustu jatetxea

Alain Weissgerber, Taubenkobel jatetxea

Elena Arzak

Arzak jatetxea


Igandea, irailak 24
THE CAKEMAKER

 

Ni Neu

 

Tomás Kalika, Mishiguene jatetxea

Mikel Gallo, Ni Neu jatetxea


Astelehena, irailak 25

RAMEN HEADS

 

Basque Culinary Center

 

Osamu Tomita


Asteartea, irailak 26

IL CIVO VA / FOOD ON THE GO

 

Basque Culinary Center

 

Andrea Tumbarello

Don Giovanni jatetxea


Asteazkena, irailak 27

PAPA NO OBENTO WA SEKAIICHI / DAD´S LUNCH BOX

 

Basque Culinary Center

 

Mutsuo Kowaki


Osteguna, irailak 28

CONSTRUCTING ALBERT

 

 

 

 

 

 

Basque Culinary Center

 

Rubén Trincado, Mirador de Ulía jatetxea

Daniel López, Kokotxa jatetxea

Kepa Txapartegi, Alameda jatetxea

 

 


Amaiera-ekitaldia. Ostirala, irailak 29

THE TRIP TO SPAIN

 

Basque Culinary Center

 

Enrique Fleischmann, Txoko Jorge Maestro jatetxea, Nola jatetxea

 

 

Eguraldia
Igandea 23 Min: 15
Max: 31
Astelehena 24 Min: 10
Max: 21
Asteartea 25 Min: 8
Max: 21
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak